Ricardo Arias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:51, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Panamar politikaria (Washington, 1912 - 1993). Estatu Batuetan ikasi ondoren, Panamara joan eta diputatu gisa hasi zen politikagintzan (1944-1948). Gero, Arnulfo Arias lehendakariaren bigarren agintaldian (1949-1951), hainbat ministeriotako buru izan zen. 1955ean, Errepublikako lehendakariorde zela eta J.A. Remon lehendakaria hil zuten atentatuaren ostean (1955), Panamako lehendakari izendatu zuen herrialde hartako Batzar Nazionalak. Panamako ordezkari izan zen, Panamako Kongresuaren 120. urteurrena ospatzeko, Panama hirian egindako Ameriketako estatuburuen bileran. Biltzar horretan, D. Eisenhower Estatu Batuetako lehendakariak eta beste 19 estatuburuk Panamako Adierazpena sinatu zuten. 1956an, Ernesto de la Guardiak ordezkatu zuen. Urte batzuk geroago, Coalición Patriótica Nacional alderdiaren lehendakarigai izan zen. Estatu Batuetan enbaxadore (1964-1968), eta abeltzainen elkarteko eta Panamako hegazkin-konpainiako lehendakari ere izan zen.

Erreferentziak