Ursula K. Le Guin: berrikuspenen arteko aldeak

zientzia-fikzioa eta fantasia generoak jorratu zituen idazlea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:29, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Ursula Kroeber Le Guin(Berkeley, Kalifornia, AEB, 1929ko urriaren 21a) estatubatuar idazlea da.

Ursula Kroeber Le Guin (2004).

Biografia

Txikitatik izan zuen hainbat mito eta elezaharren ezagutza. Unibertsitateko ikasketak bukatu, eta Fulbright beka lortu zuen, Frantzian ikasi ahal izateko. Han, senarra izango zuen Charles Le Guin ezagutu zuen. Senar-emazteak Georgiara joan ziren orduan bizitzera, eta Ursula frantseseko irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.

Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, Eskandinaviako Odinen mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).

Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.

Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.

Kanpo loturak

Erreferentziak