Gereziondo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: te:చెర్రీ
No edit summary
14. lerroa:
| azpigeneroa = '''Cerasus'''
}}
'''Gereziondoa''' ''[[Rosaceae]]'' familiako [[landare]]a da, ''[[Prunus]]'' generokoa [[aran]], [[arbendol]]a, [[mertxika]] eta [[arbeletxeko]]ekin batera. Oso balioetsia dago bere [[zur]] gorrixkagatik eta [[lore]]en edertasunagatik, nondik '''gerezia''' sortzen den.
 
Gereziondoa Europako baso epeletako zuhaitza da; lurzoru freskoak, sakonak eta aberatsak nahi izaten ditu, eta beraz, Euskal Herrian gehienbat [[haritz|harizti]] mesofitikoen lurretan egoten da. Fruta-arbola hau lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.
 
Euskal Herrian ezagunak dira [[Itsasu]]ko gereziak.
 
==Ezaugarriak==
 
25 m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, [[zur]] leuna du eta [[marroi]] kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak [[gorri]]xka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.
 
===Azala===
Gainera, oso balioetsia dago bere [[lore]]en edertasunagatik, nondik [[fruitu]]a sortzen den. [[Gerezi]]a fruitu globo-itxurako eta haragitsu gorria da. Fruta-arbola honek lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.
Enbor zuzena eta bertikala du, eta azal leun eta gris argia; enborra arrakalatu egiten da zahartzean, ildaxka horizontaletan.
 
===Hostoak===
 
Hostoen ingurua obatu-lantzeolatua da, eta zatirik zabalena orriaren goiko erdia
da; ertza zerraduna da.
 
===Loreak===
 
Loreek 2-5 cm bitarteko pedizelo luzea dute; nahiko
handiak dira, 2-3 cm diametrokoak, eta bi eta sei lore bitarteko sortatan bilduta
daude, unbela txikien antzera. Bost sepalo dituzte, beste horrenbeste petalo
zuri eta lorezil asko.
 
===Fruituak===
[[Fitxategi:Cherries.jpg|thumb|right|Gereziak.]]
[[Gerezi]]a fruitu globo-itxurako eta haragitsu gorria da.
 
==Erabilera==
 
Gerezien txortenek, eratorri salizilikoak edukitzearen ondorioz, [[aspirina]]ren antzeko eragina dute ([[erreuma]]ren aurkakoa, [[antipiretiko]]a eta [[analgesiko]]a), eta beraz, farmaziako prestakin batzuetan [[edema]]ren, erreumaren, [[zistitis]]aren, [[sukar]]raren, [[hotzeri]]aren eta abarren aurka erabiltzen dira.
 
Gereziondoaren zura marroia da eta tonu gorrixkak ditu; gogorra, mehea eta lantzeko erraza da, eta akabera ona ahalbidetzen du. Hori dela eta, oso egokia da arozgintzarako eta altzariak nahiz estaldurak egiteko.
 
== Motak ==
 
Gereziondo mota bat baino gehiago dago, batzuk [[fruitu]]ak ematen ez dituztenak, gereziondo japoniarraren kasuan, eta fruituak ematen dituena, gereziondo arrunta, institutuan dagoena hain zuzen ere.
 
Gereziondo arrunta[[Gingondo]]a edo ''Prunus cerasus'' [[zuhaitz]] bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Bere jatorria [[Europa]] eta [[Asia]]ko mendebaldean dago. Badira baratz handiak [[Iberiar penintsula]]tik [[Turkia]]ko Anatoliara eta [[Eskandinavia]]ko hegoaldetik [[Britainia Handia|Britainia Handira]] arte, merkataritzako erabiltzen direnak.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Basagereziondo]]a
* [[Sakura]]
 
[[Kategoria:Fruta-arbolak]]