Janari laster: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-lehiatila +leihatila)
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:BigMacCombo.jpg|thumb|right|[[McDonald's]] janari lasterreko enpresako [[menu]] bat: [[hanburgesa]], [[patata prejitu]]ak eta [[Coca Cola]] edari bat.]]
 
'''Janari lasterra'''<ref>[http://ehu.es/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?n=bietan&k1=1&m1=hitza&h1=janari&d2=1&k2=1&m2=hitza&h2=lasterra Ereduzko Prosa Gaur] Euskal Herriko Unibertsitatea</ref> edo '''presako janaria'''<ref>[http://www.ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=comida Zehazki Hiztegia] Euskal Herriko Unibertsitatea</ref> (batzuetan ''azkarra'', nazioartean [[ingeles]]ezko '''''Fast food''''' izenez ezaguna) [[jatetxe]]-zerbitzu laster bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso laster burutzen diren. Hala ber, [[janari]]a kanpora eraman daiteke eta etxera eramateko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte janari lasterreko jatetxeek. Horrela, [[bezero]]en errotazio handia eragin eta denbora eta zerbitzu-kostuak murriztu egiten dira, janariaren [[prezio]] murritzak ahalbideratuz eta, aldi berean, [[errentagarritasun]] handia lortuz. Janariaren prestaketa lasterrak janariak lasterregi prestatu behar izatea edo aurretik denbora luzez prestaturik izatea eskatzen du, janariaren kalitatearen kalterako askotan. Jatetxe hauetako kostuak kontrolatu nahian, kalitate eskaseko produktuak erabili ohi dira janari lasterretan. Bestalde, epe luzera janari hauek ([[ogitarteko]]ak, [[pizza]]k, [[hanburgesa]]k, ...) dakartzaten osasunerako arriskuak aipatu ohi dira eta horrela ''[[zabor janari]]'' terminoa ere erabili da janari hauetarako.
 
Kostuak zorrotz kontrolatu beharrak bultzaturik, janari lasterreko jatetxeetako langileek jasaten dituzten lan-egoerak eta lansariak kritikatuak izan dira langileen beraien eta gizarteko sektore anitzen aldetik. [[Globalizazio]]aren aurkako sektoreetatik eta talde ekologistetatik ere salatu izan da janari lasterreko jatetxeen ugalketa, janariak merke saldu beharrak [[lehengai]]ak modu ez ekologikoan ekoiztea ekartzen duelako. Jatetxe hauek dakarten kutsadura kulturala ere kritikatu da, bertako herrien nortasuna eta ohiturak errespetatu ohi ez direlako, elementu arrotzak sartuz. Hau guztia dela eta, ''fast food'' edo janari lasterraren ereduaren aurka, ''[[slow food]]'' izeneko mugimendu bat garatu da, bertako elikagaiak eta sukaldaritza tradizionala bultzatzen dituena.