Antso VI.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: fi:Sancho VI (Navarra)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
 
== Erreinaldia ==
Erresuma ahula jarauntsi zuen aitatik, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Leongo Erresuma|Leongo]] erregea zen [[Leongo Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a]] enperadoreak eta [[Bartzelona]]ko konde eta [[Aragoi]]ko printze erregeordea zen [[Ramon Berenguer IV.a Bartzelonakoa|Ramon Berenguer IV.ak]] jazarria. Hauek [[1140]]an [[Iruñeko Erresuma]] banatzea adostu zuten [[Carriongo ituna]]n. Gainera, [[Aita Santuen Lurraldea|Erromak]] ez zuen erregetzat hartzen, [[Alfontso I.a]]ren testamentuaren arabera erresuma [[Tenpluko ordena|Tenpluko]], [[Maltako ordena|Maltako]] eta [[Jerusalengo Hilobi Sakratuaren ordena|Hilobi Sakratuaren ordenen]] artean banatu behar zelako. Hori zela eta, Erromarentzat [[Gartzia V.a Nafarroakoa|Gartzia V.a]] eta Antso VI.a ''Dux Pampilonensium'' edo ''Dux Navarrorum'' (Irundarren dukea edo Nafarren dukea, hurrenez hurren) baino ez ziren, hau da, orduan herriak hautatutako gobernariek zuten titulua.
 
Antsok [[Ramon Berenguer IV.a]]rengana hurbiltzea saiatu zuenez, [[Alfontso VII.a Leongoa|Alfontso VII.ak]] erantzun eta [[Bartzelona]]ko kondearekin [[Tudejengo ituna]] sinatu zuen ([[1151]]ko [[urtarrilaren 27]]) [[Nafarroa]] banatzeko. Hiru egun geroago, Antso bere menpekotza berritu zuen [[Leongo Alfontso VII.a|Alfontso enperadorearekin]] eta [[Blanka Nafarroakoa (1133-1156)|Blanka]] arreba [[Antso III.a Gaztelakoa|Antso]], Alfontso VII.aren lehensemearekin ezkondu zuen. Hala ere, [[1157]]ko [[maiatz]]ean, Gaztelakoa eta Aragoikoak [[Lleidako ituna]] sinatu zuten [[Nafarroa]] banatzeko. [[1157]]ko [[abuztuaren 21]]ean enperadorea hil zen, Antsoren mesederako. Antsok bere menpekotza berritu zuen [[Antso III.a Gaztelakoa]]rekin urte hartako [[azaroaren 11]]n.