Kalitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
Eskaintzen den [[produktu]] eta [[zerbitzu]] mota zein den kalitate-atributuak ezberdinak izaten dira. Adibidez, barazki, haragi eta arrainetan, freskoak eta zaporetsuak izatea dira produktua kalitatezkoa izateko baldintzak; ordenagailu baten kalitatezko atributuak, berriz, [[diseinu]]arekin eta [[fidagarritasun]]arekin loturik izaten dira. Kalitatea [[prezio]]arekin maiz lotzen den ezaugarria ere bada eta horrela [[kalitate-prezio erlazio]] terminoa maiz erabiltzen da, produktu edo zerbitzu baten egokitasuna adierazteko. Produktuaz haraindi, kalitatea ekoizpen prozesuen eta bezeroen ikuspuntuetara zabaldu den kontzeptua ere bada, kalitate kontzeptua zabaltzearren. Nolanahi ere, egun produktuaren eta zerbitzuaren berehalako ezaugarri horietaz aparte, kalitatea enpresaren barne-funtzionamenduarekin, gizarte-erantzukizunarekin eta beste alderdi zenbaitekin ere loturik dagoela irizten da gaur egun, betiere [[bezero]]ari begira. Kalitatea produktu eta zerbitzu bat beste produktu eta zerbitzuekin alderatu eta horietatik bereizteko ere erabiltzen da, [[kalitate-zigilu]] eta [[jatorri-izendapen]]en bitartez esaterako eta, beraz, enpresek landu behar duten funtsezko kontzeptua da, [[lehiakortasun|lehiakorrak]] izango badira.
 
[[Kalitatearen kudeaketa]] enpresan kalitatea lortzeko antolakuntza da. Historian zehar, kalitatearen kudeaketak hiru aldi nagusi izan ditu: lehenengoan [[kalitate-kontrol]]a da nagusi, produktu edo zerbitzu batek kalitaterako ezarritako ''estandar'' edo baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko sistemak garatuz eta baldintzan bete daitezen neurriak hartuz; bigarrena [[kalitatearen ziurtapen]]aren aldia da, non akatsak eta diferentziak gertatu aurretik, horiek gerta ez daitezen neurriak hartzen diren, bereziki [[bezero]]a asebetetzearren; egun, hirugarren aldiko [[erabateko kalitate]] edo bikaintasunaren kontzeptua nagusitzen da, zeinaren arabera kalitatea enpresako jarduera osoa eta gizartearekiko harremamak biltzen dituen kontzeptua den. Kalitatearen kudeaketaren oinarrizko erreferentzia moduan [[kalitate-estandar]]rak ezartzen dira.
 
== Kalitatearen kontzeptua ==