Defentsari judizial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
Bestalde, defentsari judiziala izendatzen da, tutorearen edo kuradorearen izendapena ematen den bitartean. Hau da, pertsona bati tutorea edo kuradorea izendatu behar zaionean, epaileak erabaki bitartean pertsona horri defentsari judiziala ezartzen zaio.
 
Honela, defentsari judizialak defendatzen duen pertsonaren ordezkaritza osoa izaten du edo bere botere egikaritzeko laguntza bat izaten da.
'''''Defentsari judizialaren beharra'''''
68. lerroa:
'''''Adibidea'''''
 
Defentsari judizialak esku hartzen du esaterako, oinordetza bateko ondasunak banatzean, guraso boterea, tutoretza edo kuratoretza kargua dutenean eta horien menpe dagoen pertsonaren artean interes arazoak sortzen badira, hots, beraien interesak kontrajarri egiten direnean.
 
'''Eraentza juridikoa'''
76. lerroa:
''Eraentza juridikoa euskaraz''
 
{{esaera2|IV. KAPITULUA<br/ />
Defendatzaile judiziala<br/ />
299. artikulua<br/ />
Defendatzaile judiziala izendatu behar da, defendatzaile horrek pertsona jakin batzuen interesak ordezka eta babes ditzan, baldin eta pertsona horien inguruan ondoko kasuetatik bat betetzen bada:<br/ />
1. Gai zehatz baten inguruan, interes-gatazka izatea, adingabeen edo ezgaituen eta euren legezko ordezkari nahiz kuradoreen artean. Bi gurasoek batera betetzen badute tutoretza, eta interes-gatazka guraso bati begira bakarrik sortzen bada, beste gurasoari dagokio, lege­aginduz eta izendapen berezirik gabe, adingabea edo ezgaitua ordezkatu eta babestea.<br/ />
2. Edozein arrazoi dela bide, tutoreak edo kuradoreak bere eginkizunak ez betetzea; halakoetan, epaileak defendatzailea izendatuko du, arrazoi hori desagertu arte edo karguan aritzeko beste pertsona bat izendatu arte.<br/ />
3. Kode Zibilak ezartzen dituen gainerako kasuak.<br/ />
299bis artikulua<br/ />
Norbait tutoretzapean jarri behar dela jakinez gero, eta prozedurari amaiera ematen dion konponbide judizialik ematen ez den artean, Fiskaltzak bere gain hartuko ditu pertsona horren ordezkaritza eta defentsa. Kasu horretan, eta, pertsona jagoteaz gain, ondasunen zaintza ere beharrezkoa denetan, epaileak ondasun horien administratzailea izenda dezake; administratzaile horrek bere kudeaketaren kontu-arrazoiak eman behar dizkio epaileari, behin kudeaketa hori amaitu eta gero.<br/ />
300. artikulua<br/ />
Borondatezko jurisdikzioaren prozedura bitartean, epaileak, ofizioz edo Fiskaltzak, adingabeak berak edo epaiketan agertzeko gaitasuna duten pertsonetatik edozeinek hala eskaturik, defendatzaile izendatuko du bere ustez kargu horretarako egokiena dena.<br/ />
301. artikulua<br/ />
Defendatzaile judizialari aplikatu behar zaizkio tutore eta kuradoreen ezgaikuntza, desenkusa eta enkaitzearen inguruko arrazoiak.<br/ />
302. artikulua<br/ />
Defendatzaile judizialak izango ditu epaileak berak ematen dizkion eskumenak; kudeaketa amaitutakoan, defendatzaileak kontu-arrazoiak eman behar dizkio epaileari.}}