Kalitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
12. lerroa:
 
[[Erdi Aro]]tik aurreko [[gremio]]ek lanbidea ikasten zuten gazteei trebakuntza-aldi luzea eskatzen zioten, kalitatea bermatzearren. [[Industria Iraultza]]rekin batera, ordea, [[ekoizpen-prozesu]]an [[lanaren zatiketa]] eta [[espezializazio]]a nagusitu ziren eta langileen prestakuntza eskastu egin zen. Produktu sinpleetan lanaren zatiketak [[produktibitate]] gehikuntza handiak ekarri zituen, baina industriak produktu konplexuak ekoizteari ekin zionean, produktu bukatuen akatsak ugaldu eta horiek hautemateko ekoizpen amaierako ikuskapen sistematikoa ezarri zen. Ildo horretan, [[Walter Shewhart]] ingeniaria prozesuko [[kalitate-kontrol]]erako [[kontrol-diagrama]] garatu zuen; horrela, kontrola [[ekoizpen-prozesu]]ra eraman zuen produktu unitate akastunak sortarazten zituen prozesuko aldakortasuna murrizteko.
 
[[Ameriketako Estatu Batu]]etan kalitate-kontrolaren metodoak [[Bigarren Mundu Gerra]]n zehar zabaldu ziren, ekoizpen militarra segurtasunez garatzearren. Horrela, Estatu Batuak aitzindari eta liderrak bilakatu ziren kalitate arloan. Gerra amaitutakoan, estatubatuar kalitate-aditu anitz joan zen [[Japonia]]ra, hala nola [[William Edwards Deming]] eta [[Joseph Juran]], gerrak suntsitu ondoren herrialdearen industrializazioa sustatzeko helburuarekin. Japoniarrek berehala bereganatu zuten kontzeptua eta zabaldu egin zuten, produktu onak prezio merkean ekoiztuz eta, bide batez, Estatu Batuetako enpresei [[merkatu-kuota]] kenduz. Horrela, 1950eko hamarkadaren bukaerarako japoniarrak ziren kalitatean aitzindari, kalitaterako tresna berriak sortuz, hala nola [[kalitate-zirkulu]]ak, eta [[erabateko kalitate]]aren kontzeptua garatuz. Garai horretako pertsonaia garrantzitsua da [[Genichi Taguchi]]. Estatubatuarren erantzuna [[protekzionismo]]a izan bazen ere hasiera batean, 1970eko hamarkadarako estrategia aldatu eta beraiek ere hasi ziren kalitate-estrategia zabala garatzen.
 
== Erreferentziak ==