Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
 
[[1948]]an [[Erroma]]ra joan zen, zuzendaritza ikastaroa egitera Arte Dramatiko Eskola Nazionalean. [[1953]]tik aurrera antzerki zuzendaritzari ekin zion eta [[1958]]tik [[1988]]ra [[RAI]]n egin zuen lan batez ere, [[telebista]] eta [[irrati]]rako gidoigintzan eta zuzendaritzan. Halaber, eskolak ematen ibili zen Arte Dramatiko Akademia Nazionalean bertan eta Zinematografia Zentro Esperimentalean. Lan esperientzia honek eragin nabaria izan du Camilleriren literaturgintzan, haren eleberrietako narrazio-egoeren eta elkarrizketen antzerki-kutsu handiak eta [[literatura]]-materialak lantzeko trebeziak erakusten duten bezala.
 
[[Fitxategi:Andrea Camilleri 2010 by Marco Tambara.jpg|thumb|right|300px|Andrea Camilleri 2010ean.]]
 
Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, [[italiera]] eta [[siziliera]] nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; haren lanak, gainera, ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu [[Sizilia]]ren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.