Markaketa-lengoaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t errobota erantsia: ar, bg, ca, cs, da, de, es, fa, fr, fy, it, ja, ko, ku, nl, no, pt, ro, ru, sk, uk, vi, zh
aldatuta
1. lerroa:
'''Markaketa lengoaiak''' testuen egitura, itxura edo/eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituzten lengoaia informatikoak dira. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehituz, programa informatikoek modu egokian interpretatu eta agertzea ahalbidetzen dute.
 
Markaketa lengoaiak sortu baino askoz lehenago, markaketa sistemak existitzen ziren, testu egituratua kasu. Testu hutsa idatziz webgunerako dokumentuak sortu daitezke, [[HTML]] zer den jakiteko beharrik gabe. Testu arrunta idatzi, eta makinak HTML kodean bihurtzen du. Testu egituratua erabiltzen den kasu zehatza [[wiki]]ena da (informazio osagarrirako [http://littera.deusto.es/alumni/c0405/4jarodri_old/weblog/1103223878 hemen klikatu]). Honetan testuari "marka" edo "etiketa" desberdinak gehitzen zaizkio burutu nahi den aldaketaren arabera, eta honen ondorioz hainbestehorrenbeste markaketa lengoaia sortu izan dira.
 
[[ANSI]] ("American Standards National Institute") erakundeak, [[1978]]. urtean, testu-prozesamenduan zebiltzan hainbat talde jarri zituen harremanetan, edozein motatako testuak kodetzeko, egituratzeko eta elkarren artean trukatzeko balioko zuen lengoaia estandar eta orokorra definitzeko asmoz.
9. lerroa:
Hala ere, SGML lengoaia aberatsegia eta zabalegia suertatu zen konputagailuekin tratatu behar zenean, eta, horrela, aplikazio gutxik inplementatu zuten SGML-k eskaintzen zituen aukera guztiak. Gauzak horrela, SGML lengoaiatik azpilengoaia bat sortu zen, [[XML]] ("Extensible Markup Language") deritzona, nolabait SGML-k eskaintzen zituen aukera zabalak murriztu nahian. XML-ren 1.0 bertsioa 1998. urtean sortu zen [[W3C]]aren aholku moduan. [[SGML]] eta XML lengoaiak helburu desberdinak betetzeko jaio ziren: lehenengoak edozein dokumentu markatzeko euskarria eskaintzen zuen bitartean, bigarrenaren xedea Interneten informazioa kudeatzeko egokitu zen nagusiki. Horrela, bada, XML lengoaia web-eko estandarra zen -eta oraindik den- [[HTML]]ren gabeziak gainditzeko asmoz jaio zen. HTMLak bere definizioak izan arren, nabigatzaileen tolerantziak gaizki egituratutako dokumentuek funtzionatzea eragin du. Hori dela eta, XML eta HTML bategiteko ahaleginarekin [[XHTML]] sortu da, "Extensible HyperText Markup Language" dalakoa. Hau HTML erreproduzitu, zehaztu eta hedatzen duen modulu eta dokumentu familia da. XMLn oinarritutako hizkuntza zorrotz berria da XHTML, nabigatzaileak askoz zorrotzagoak izango direlarik web-en kodeen sintaxia balioztatzeko orduan.
 
XML, SGML bezala, metalengoaia da, eta lengoaia desberdinak definitzeko aukera ematen du. HTML, aldiz, SGML bidez definitutako lengoaia soil bat da, esan bezala aplikazio konkretu bat. HTML hizkuntza bat da, eta Interneten argitaratzen diren dokumentuei itxura emateko erabiltzen da, informazioaren diseinu bisuala lantzeko sortu zen eta. Etiketetan oinarrituta dago, eta erabaki daiteke, esate baterako, zer letra tipo izango duen testuak, edo hau letra beltzez idatzi behar den edo etzanez. XMLk HTML osatzen du Interneten, egitura eransten dielako datu horiei, eta [[semantika]] emoneman. Horri esker, sistema desberdinek ulertuko dute zer esan nahi duen. HTMLk ez bezala, bestalde, XMLk etiketa kopuru mugagabea erabili dezake informazioa sailkatzeko.
 
Amaitzeko, esan dezagun, web-aren diseinatzaileek badakitela formato berriei egokitzen, eta beste alde batetik, formato mota batzuk hobesten dituztela, adibidez, HTML, [[PDF]] formatoaren ordez, lehenengoa askoz gehiago erabiltzen delako.