Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
[[1978]]an argitaratu zuen bere lehen [[eleberria]], ''Il corso delle cose'' -berez hamar urte lehenago idatzia-, baina arrakasta gutxitxorekin; bi urte geroago, [[1980]]an, ordea, bere lehen saria irabazi zuen Siziliako [[Gela]] hirian, [[Garzanti]] argitaletxeak plazaratutako ''Un filo di fumo'' liburuarekin; [[XIX. mendea|XIX. mendea]]ren bukaera eta [[XX. mendea|XX. mendea]]ren hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldi baten ondoren, [[1992]]an berriz ekin zion idazteari eta ''La stagione della caccia'' argitaratu zuen [[Sellerio]] Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen Camilleri idazlea arrakasta edukitzen, eta gaur egun haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, 60.000 aletik gora saltzen dituelarik batez beste; dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, haietako batzuk errepikakorrak direla uste duenik ez baita falta.
 
Euskaraz, 2011n kaleratu da lehen aldiz haren liburu bat, ''Gauaren usaina'' (''L'odore della notte''), [[Josu Zabaleta]]k itzuli eta [[Erein]]ek argitaratua.