Fusio nuklear: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: su:Fusi nuklir
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
[[Fitxategi:Animated D-T fusion.gif|thumb|[[Deuterio]] eta [[Tritio]] fusioa, [[helio-4]] sortuz, [[neutroi]] bat askatuz eta 3.5 MeV energia igorriz]]
'''Fusio nuklearra''' prozesu atomiko bat da, non bi [[Nukleo atomiko|nukleo]] edo gehiago batzen diren beste nukleo astunago bat sortzeko. Prozesu honekin [[energia]] kopuru handia igortzen edo xurgatzen da. Fusio nuklearra [[izar]]retan, [[bonba atomiko]]an eta [[elektrizitate]] sortzeko gailu esperimentaletan ageri da.
Jatorrian, energia nuklearraren erabilera militarra zen bakarrik. Hala eta guztiz ere, energia horren erabilera zibila erabilgarria izan da elektrizitatea sortzeko, eta errendimendu handia izan du.
Erreakzio nuklearrak
Zentzu generikoan, nukleo atomiko bat natura ezberdineko beste nukleo bat sortzeko aldatzen denean sortzen den prozesua erreakzio nuklearra da. Erreakzio nuklear baten eskema orokorra honako hau da:
 
Eskema horretan, X hasierako nukleo atomikoa da; Y, azkeneko nukleoa; a, X nukleoa bonbardatzen duen partikula mota; eta, b, erreakzio horretatik ateratzen den partikula edo partikulak. Erreakzio nuklear baten balantze energetikoa positiboa izan daiteke; kasu horretan, erreakzioak exoenergetiko izena du. Negatiboa denean (hau da, kontsumitzen den energia ateratzen dena baino handiagoa denean), endoenergetiko izena hartzen du.
 
Bide artifizialek sortutako lehenengo erreakzio nuklearrean (1932an egindakoa), 7 masa-zenbakiko litio-atomoak oso protoi energetikoekin bonbardatu ziren, [[alfa partikula]]k sortzeko (4 helioko nukleoak).
 
== Fusio Energia ==