Bermeoko Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
Traineru bermeotarren historia aspaldi hasten da, 1719an [[Mundaka]]rekin lehian [[Izaro]] irla irabazi zuen estropadatik hain zuzen ere. Ohiko estropadei dagokienez, Bilbon jokatu zuen lehena 1882an, [[Zierbena Arraun Elkartea|Zierbena]] nagusitu zelarik. Garai hartan ia urtero jokatzen ziren Bilbo aldean estropadak eta Bermeo 1888 eta 1889an nagusitu zen, ur geldietarako espreski egindako traineru bat erabiliz. 1896an Kontxako Banderan hartu zuen parte lehen aldiz, baina ez zuen finala jokatzerik izan. 1897an Bilbon nagusitu zen azken aldiz. 1923an berriz hartu zuen parte Kontxan baina azkenengo postuan gelditu zen. Hurrengo hamarkadetan Bermeoko traineruen berririk ez dago.
 
60. hamarkadan Santa Eufemia trainerilla estropada garrantzitsuak antolatzen hasi ziren eta hortik etorri zen bertako arraunketaren berpiztea, 1975. urtean berragertu baitzen Bermeo. 1981. urtean [[Euskadiko Batel TxapelketanTxapelketa]]n nagusitu zen. Arraunlari faltak beste elkarte batzuekin bat egitera behartu zuten Bermeo, horrela 90. hamarkadan [[Arkote Arraun Taldea|Arkote-Bermeo]] eta [[Lutxana Arraun Elkartea|Lutxana-Bermeo]] ezagutu genituen.
 
1999an elkarte bizkaitarrak gipuzkoarrekin haserretu egin ziren eta beren liga propioa osatu zuten. Urte hartan [[Mundakako Arraun Taldea|Mundaka]], [[Elantxobe Arraun Elkartea|Elantxobe]] eta Bermeo elkartu eta [[Urdaibai Arraun|Urdaibai Arraun Elkartea]] sortu zuten.Urdaibaik Liga eta [[Bizkaiko Traineru Txapelketa]] irabazi zituen eta [[Kontxako Bandera]]n hirugarren gelditu zen arraunzaleak aho bete hortz utziz. Ordutik aurrera Urdaibai izan da trainerutan aritu den kluba eta Bermeo batel eta trainerilletan aritu dena, biek ere emaitza onak lortu dituztelarik.