Charlotte Brontë: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|Charlotte Brontë. '''Charlotte Brontë''' (1816ko apirilak 21-1855eko martxoak 31) eleberrigile ingeles bat izan zen. Charlotte ...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
[[1842]]an Charlotte eta Emily [[Brusela]]ko barnetegi pribatu batera joan ziren, baina euren izeba hiltzean itzuli egin behar izan zuten. Emily etxearen administratzaile bezala geratu zen, eta Anne etxe irakasle bezala lanean hasi zen familia batekin [[York]]etik gertu, non bere anaia ere lanean hasi zen irakasle partikular bezala. Charlottek Bruselan bizi izan zituen esperientziak, itzultzerakoan Lucy Snowren isolamendua, herrimina eta bakardadea ''Villete'' eleberrian ([[1853]]) isladatzeko balio izan zioten. Bere neba Branwell bota egin zuten bere nagusiaren emazteaz maitemindu izana egotzita, eta geroz eta opio eta alkohol gehiago hartzen hasi zen.
 
Ondoren, hiru ahizpak eleberriak argitaratzera dedikatu ziren. Argitaratu zen lehena [[Jane Eyre]] izan zen, [[1847]]an, Charlottek idatzia, berehalako arrakasta izan zuena, Annen [[Agnes Grey]] eta Emilyren [[Wuthering Heights|Tontor Ekaiztsuak]] aurrerago agertu ziren urte hartan bertan. Denbora batez euren editoreak ikustera joan ondoren Haworthera itzuli zirenean, Branwell hil zorian topatu zuten. Bere ahizpa Emily tuberkulosiak jota hil zen [[1849]]an, bere bigarren eleberria zen [[The Tenant of Wildfell Hall|Wildfell Halleko maizterra]] argitaratu ondoren eta [[Shirley (eleberria)|Shirley]] idazten ari zen bitartean.
 
Charlotte [[1854]]an ezkondu zen bere aitaren laguntzailea zen Arthur Bell Nicholsekin, ezkontzea proposatu zion laugarren gizona izan zena. [[1855]]eko [[martxoak 31]]n, haurdun zegoela, gaixotu eta tuberkulosiak jota hil zen bere ahizpak bezala.