San Marko plaza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
* '''Piazza San Marco''' edo '''Piazza''' soilik. Plaza bera da eta [[San Marko basilika]] aurrealdearen eta ''Procuratie'' eraikinen artean dago (''Procuratie Vecchie'', ''Nuove'' eta ''Nuovissime''). Honen albo batean dago kanpandorrea (''campanile di San Marco'').
 
* '''Piazzetta''' edo '''Piazzetta San Marco'''. Plazaren hegoaldean, aintzira eta Canal Grandetik plazaranzko sarrera nagusia da. Alde batean ''Palazzo Ducale'' jauregia dago eta bestean ''Libreria Marciana''. San Marko plazarekin elkargunean kanpandorrea dago eta aintziraldean San Marco eta San TeodoroTodaro zutabeak, ''molo di Palazzo Ducale'' kaia hasten den lekuan.
 
* '''Piazzetta dei Leoncini''', plazaren ipar-mendebaldean, basilikaren albo fatxadaren eta ''Palazzo Patriarcale'' jauregiaren artean. Erdialdean gune goratu bat dago, bi lehoi makurturekin, plazatxoari izena ematen diotenak.
 
==Historia==
 
Plazaren egungo itxura eta oinplanoa aldatu joan da mendeetan zehar. Jatorrian, eremua [[baratze]]z betea zegoen eta ''rio Batario'' [[ubide]]ak zeharkatzen zuen. ''Palazzo ducale'', garai hartan dorrez hornitutako gaztelua, ubide batek guztiz inguratzen zuen eta [[ditxo]] bat zuen oinetan piazzettaren ordez zamalanak egiteko.
 
[[828]]an San Marko ebanjelariaren gorpua Veneziara eraman zutenean eta lehenengo San Marko basilika eraiki zenean, hiriaren erdigunea izaten hasi zen. [[976]]an, [[su]]te batek eremu osoa erraustu zuen, basilika eta jauregia barne, baina bi urte geroago bigarren basilika eta jauregia berreraikiak zeuden dagoeneko.
 
Egun dagoen basilika hirugarrena da, [[1050]]-[[1094]] artean eraikia. Garai horretan, oraindik ere ''rio Batario' ubideak eta ''bacino di Palazzo'' ditxoak plaza mugatzen zuten. Horien lekuko da basilikaren ''porta d'acqua'' ate hormatua piazzettarantz, behiala uretara irteera zuzena zena.
 
[[1156]]an, Vital II.a Michiel [[dogo]]aren agintaldian, ''rio Batario'' eta ditxoa lurrez estali ziren, eta Piazzetta sortu. Sebastian Zianiren dogoaldian, plaza hedatu egin zen eta San Geminiano eliza lekuz aldatu zen plazaren mendebaldea mugatzeko. Gainera, piazzettaren sarreran [[granito]]zko bi [[zutabe]] erraldoi ezarri ziren, jatorria [[Konstantinopolis]]en zutenak. Zutabe baten gainean [[lehoi]] hegaldun bat ezarri zen, San Marko ebanjelariaren ikurra. Beste zutabearen gainean San Todaroren estatua (Teodoro [[Amasya|Amaseakoa]]) ezarri zen, Veneziako lehenengo zaindaria zena. Horrela, bitan zatituako eremu bat eratu zen, bata basilikaren parean eta bestea jauregiaren alboan, garaipen-sarrera uretatik.
 
[[1204]]an, [[Laugarren Gurutzada]]n [[Konstantinopolis]] konkistatzean, veneziarrek [[haitzurdin]] eta artelan ugari bereganatu zituzten, basilika eta plaza bera apaindu ahal izateko. Garai honetan ezarri ziren basilikaren fatxadan "San Markoren zaldiak" (''Cavalli di San Marco'') jatorrian Konstantinopoliseko hipodromoan zeudenak, eta basilikaren ertzean dauden "[[Tetrarkia|Tetrarken]] taldea" (''gruppo dei Tetrarchi'').
 
[[1264]] plaza [[adreilu]]z zolatu zuten.
 
[[1902]]ko [[uztailaren 14]]ko goizeko lehen orduan, kanpandorrea behera erori zen, [[Sansovino]]ren ''Loggetta'' eta ''Libreria'' eraikinaren ertza suntsituz, baina basilika edo Palazzo Ducale ukitu gabe. [[1912]]an berdin-berdin berreraiki zuten, ''dov'era e com'era'' ("''zegoen lekuan, zen bezala''").
 
==Uholdeak==