Eustakio Mendizabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robotaren bidezko testu aldaketa -ETA +ETA
t Robot: Cosmetic changes
29. lerroa:
== ETAko militantea ==
 
Txikia euskaltzale eta olerkari izan zen lehenik, militante baino lehenago. Kulturgintzatik pasa zen [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAETAko]]ko militantziara, garaiko bilakaera natural batean. Bere pentsaeraren muinean euskara zegoen: behin ETAren marko politikoa zein zen galdetu omen zioten: “Hizkuntzak ematen duena”, erantzuna.
 
Komentuan zen garaitik nabarmen agertu zen bere konpromisoan, euskarazko eskolak eman, eskola soziala sortu, kultur jarduerak antolatu, mobilizazioetan parte hartu, [[Lazkao]]ko dorrean ikurrina jarri, [[Etxebarrieta]]ren heriotzaren ondoko mezan... [[Martutene]]n hilabete preso egin zuen jarritako isunak ordaindu nahi ez zuelako. Kartzelan ere euskarazko eskolak eman zituen. Gero, [[Bilbo]]ra jo zuen, eta Compañi Franco-españolaren untzigintza fabrikan lan egin zuen.