Leonor Akitaniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robotaren bidezko testu aldaketa -Erdi Aroko +Erdi Aroko
3. lerroa:
[[Gilen X.a Akitaniakoa]] [[Akitaniako dukerria|dukearen]] eta [[Châtelleraut]]eko Aenor dukesaren alaba zaharrena izan zen. Leonor izena bere amaren omenez jarri zioten (''Alia Aenor'', hau da, ''Beste Aenor''ren nolabaiteko laburdura gisa), nahiz eta modu askotara idatzi izan den (Leonor, Aliénor, Éléonore, etab.). Hala ere, ez da historian ezagutzen den lehendabiziko Leonor, Normandiako Leonor bera baino mende bat lehenago bizi izan baitzen.
 
[[Erdi AroAroa|Erdi Aroko]]ko ohitura nagusien aurka, bere aitak ahalegin berezia egin zuen alabak hezkuntza garatua jaso zezan. [[Latin]]ez irakurtzen eta idazten ikasi zuen, baita [[musika]] eta [[literatura]] bezalako arteak ere. Harrigarriago dena, emakume izan arren, zaldi gainean ibiltzen, salerosketan eta ehizan ere ikasi zuen. [[1130]]ean, zortzi urte zituela, ama eta anaia txikia hil zitzaizkion eta, ondorioz, bere aitaren oinordeko bihurtu zen. [[Akitaniako dukerria]]ren lurrak garai hartako [[Frantzia]]ko aberatsenak ziren.
 
[[1137]]ko [[uztailaren 25]]an Frantziako oinordeko Luisekin (geroago [[Luis VII.a Frantziakoa]] izango zenarekin) ezkondu zen. Luisek [[Frantziako errege-erreginen zerrenda|Frantziako tronua]] eskuratu zuenean ez zuen [[Akitaniako dukerria]] hartu, bi tronuak bereizita jarraitu baitzuten. Leonorrek, beraz, Akitaniako agintea beretzat gorde zuen. Frantziako gortean ez zuten Leonorren izaera liberal eta aurrerakoia ontzat hartzen, bereziki kleroko zenbait kargudunek. Senar-emazteen artean maitasun harremana zegoen arren, berehala hasi ziren tirabira politikoak, Vermandoiseko konderriari buruzko gatazkan, besteak beste.