Scotiako dortsala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|Scotiako dortsala. '''Scotiako dortsala''' edo '''Scotia Arkua''' dortsal ozeaniko edo itsaspeko mendikate batek jasotzen duen iz...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Scotiako mendikate dortsalak hegoaldetik eta iparraldetik mugatzen du [[Scotiako itsasoa]] gutxienez 4.350 kilometro luze den arku nabarmen bat eratuz (zenbaki hau ia bikoiztu egiten da [[penintsula antartikoa|penintsula antartiko]]ko mendebaldeko kostaldeekiko paraleloan doan itsaspeko mendikatearen adartzat hartzen bada).
 
Geologikoki sistema orografiko nahiko gaztea da, [[bulkanismo]] indartsua eta [[sismotasun]] garrantzitsu batekin, bertako mendirik garrantzitsuenak [[Hego Antillak]] edo Antartillak izeneko [[uhartedi]]an daudelarik, uhartedi honetako uharteak [[Aurora uharteak]], [[Hego Georgia]], [[Hego Orkadak]], [[Hego Shetland]] eta [[Hego Sandwich]] direlarik; aktibitate bolkaniko eta sismikorik handiena ekialdereneko muturrean nabaritzen da (non Hego Sandwich uharteak urazaleratzen diren), han dortsala kontaktuan sartu eta bapatean [[subdukzio]] gune batean hondoratzen bait da: [[Hego Sandwicheko fosa]], 8.325 metrorainoko sakonerara iristen dena. Neurri handi batean hain zuzen ere [[plaka tektoniko]]en arteko talka ([[HegoamerikarHego Amerikako plaka]], [[Antarktikako plaka]] eta [[Scotia plaka]] txikia kasu) hau da dortsal hau eratzen duen lur azalaren tolesdura eragiten duena.
 
Mendikate honetako itsaspeko mendebaldereneko sektorea ordokitua da ([[Burdwood bankua]] edo Namuncurá bankua), iparraldetik Scotiako dortsalak hurrenez hurren [[Argentinar itsasoa]] eta [[Argentinar arroa]]rekin muga egiten du, ekialdetik, jada aipatu den Hego Sandwicheko fosarekin, eta hegoaldetik Atlantiko Antartiko arroarekin.