Tamerlan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
'''Tamerlan''', ([[pertsiera]]z ''Timür-i lang''), ''Tamorlan'', ''Timur Lenk'' edota ''Timur'' soilik ("''herrena''"), turkiar-mongoliar konkistatzaile, buruzagi militar eta politikoa izan zen, erdialdeko Asiako azken konkistatzaile nomadetako bat. [[1336]] inguruan jaio zen, [[1405]]ean hil zen [[Txina]] inbaditzeko zorian zela.
 
[[Turkia]]r jatorriko noble musulman honek Eurasiaren zati handi bat konkistatu zuen bi hamarkadetan. [[1382]] eta [[1405]] artean, bere gudarosteak [[Delhi]]tik [[Mosku]]ra zeharkatu zituzten, konkistatzen eta hiriak suntsituz. Bere izena Europan zehar zabaldu zen, izua sortzen zuen pertsonaia bat bihurtuz. Haren erasoaldien artean aipatzekoa da [[Delhi]]ko arpilaketa [[1398]]an eta [[Otomandar Inperioa]]ren aurkako garaipena [[1402]]an.
 
[[Timur Inperioa]] osatu zuen [[Asiako erdialdea]]n ([[1370]]-[[1405]]), baita timur leinua ere, zeinek [[1857]]ra arte iraun zuen [[India]]ko [[Mughal Inperioa]]n. Hala ere, inperioaren handitasunak ez zuen fundatzailearen heriotza baino askoz gehiago iraun. Oinordekoek matxinaden aurka borrokatu behar izan zuten. Hauek izan ziren Tamerlanen lau semeak: Djahangir ([[1376]]an hila), Omar Xeikh I.a ([[1391]]an hila), Miran Xaa ([[1408]]an hila) eta Xaa Rukh.
 
Nolanahi ere, [[zientzia]]ren eta [[arte]]en garapena bultzatu zuten, Pizkunde Timuridoa izeneko garaia sortuz [[XV. mende]]an.
 
[[Timur Inperioa]] osatu zuen [[Asiako erdialdea]]n ([[1370]]-[[1405]]), baita timur leinua ere, zeinek [[1857]]ra arte iraun zuen [[India]]ko [[Mughal Inperioa]]n.
 
{{biografia zirriborroa}}