Viriato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa:
Akordioa akordio, erromatarrek Viriato behin betiko gainetik kentzea nahi zuten, eta horretarako, [[K. a. 138]]an [[Audax]], [[Ditalkos]] eta [[Minuros]] [[osuna]]rrak erosi zituzten Viriato hil zezaten. Euren kanpamendura itzultzean, lotan ari zen bitartean hil zuten. Gero erromatar kanpamendura itzuli ziren ordainsaria kobratzera, baina Servilianoren anaia eta kontsul bezala oinordekoa zen [[Kinto Servilio Zepion]]ek honako hitz hauekin ukatu zien dirusaria: "Roma traditoribus non praemiat", hau da, "Erromak ez die traidoreei ordaintzen". Esaldi ospetsu hau beharbada askoz beranduagoko asmakuntza bat izan daitekeen arren, ondo baino hobeto hartzen du bertsio tradizionalaren sentipena, [[Apiano]], [[Eutropio]], [[Orosio]] eta Suidasen bidez ezagutzen duguna, erromatarrek buruzagi bat bere soldadu propien esku hiltzea sekula onartu ez zutela erantzun zutela defendatzen dutenak. Dena dela, litekeena da bertsio hau gertaturiko gertaeren ondorengo garai urrun batean eman izana halako ekintzen arduradunak izatea ematen zien lotsa ezkutatzeko.
 
Hil ondoren, armadaren partetik hileta bikain bat jaso zuen, bere herkideen artean bere izaerak izan zuen eraginaren ondorio, bere agindupean ez baitzen barne krisirik eragin zezakeen matxinada edo eztabaidarik. Tradizioak dioenez, Viriatoren hondakinak [[Cuenca]]ra eramanak izan ziren, non [[Ciudad Encantada|Hiri Sorgindu]]ko Tormo Garaian erraustua izan zen. Honen ondoren, bere errautsak bere emaztearenekin nahastuak izan ziren eta Martzialek mendian sakabanatuak. Beste elezahar batek Viriato [[BadajozekoBadajozko probintzia]]ko [[Azuaga]] herrian erraustua izan zela dio, bere errautsak herriko gaztelupean daudelarik, Viriatoren begiralekua deritzona.
 
Viriatoren ordezkoa iza zen [[Tautalo]] bakea sinatzera behartu zuten. Azkenik, [[Marko Popilio Laenas]] kontsulak lusitaniarrei, gerra luzearen arrazoia izan ziren lurrak eman zizkien. Alabaina, erabateko baketzea soilik [[Augusto]]ren garaian lortu zen.