Alternatiba (alderdia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
14. lerroa:
| oharrak = <sup>1</sup> [[Ezker Batua-Berdeak]]en eszisioa
}}
'''Alternatiba''' 2009an sortutako [[Hego Euskal Herri]]ko [[alderdi politiko]] ezkertiar, [[antikapitalista]] eta soberanista bat da. [[Ezker Batu]]ko (EB) '''Alternatiba Eraikitzen''' korrontean du jatorria, eta bere kiderik ezagunena EBko [[Oskar Matute]] legebiltzarkide ohia da. [[Ezker Gogoa]] [[Zutik (alderdia)|Zutiketik]] banatutako taldea Alternatibaren barnean dago.<ref>{{es}} [http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Matute/busca/polo/anticapitalista/plante/cara/nuevo/Gobierno/elpepuespvas/20090703elpvas_8/Tes Matute busca que su 'polo anticapitalista' "plante cara" al nuevo Gobierno,] ''El País'', 2009ko uztailaren 7a</ref>
 
Alderdia [[2009]]ko [[apirilaren 30]]ean eman zen ezagutzera.<ref>[http://www.gara.net/azkenak/04/134734/eu/EBko-kritikoek-Alternatiba-alderdi-berria-osatzea-erabaki-dute EBko kritikoek Alternatiba alderdi berria osatzea erabaki dute], ''Gara'', 2009ko apirilaren 30a.</ref> Bertan, Ezker Batuko afiliazioaren %15 inguruk -200 bat kidek- alderdia utzi eta Alternatiba sortzea erabaki zutela jakinarazi zuten, EB barruan "ezin zituztelako euren helburuak lortu". Horien artean, Euskal Herrian ezker antikapitalistako polo indartsu bat sortzea azpimarratu zuten.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-01/009/004/Alternatibak_eta_Ezker_Gogoak_erakunde_berria_sortzeko_bilera_egin_dute.htm Alternatibak eta Ezker Gogoak erakunde berria sortzeko bilera egin dute], ''Berria'', 2009ko azaroaren 1a.</ref>
 
2011ko udal eta foru hauteskundeetara [[Eusko Alkartasuna]] eta hainbat independenterekin batera [[Bildu]] koalizioa sortu zuen.
 
== Ordezkapena erakundeetan ==