Lantalde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.4.6) (robota Ezabatua: ar, it, nl, no, pt, sr, sv, vi, zh Aldatua: da, de, en, es
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Team touching hands.jpg|thumb|'''Talde-lana''' arrakastatsu izan dadin funtsezkoa da pertsona guztiak helburu beraren alde lan egitea, norberaren interes pertsonalak bigarren maila batean utziz.]]
 
'''Lan-taldea''' [[lan]] jakin bat burutzeko osaturiko pertsona-multzo bat da, horretarako erabakiak modu adostuan hartzen dituena. Lan-taldeak burutzen duen lanari eta lan honen [[antolakuntza]]ri '''talde-lana''' deritzo. Pertsona bakar batek burutzen duen lan batean ez bezala, lan-taldean pertsona bakoitzak burutu behar dituen lanak zein izango diren eta lan horiek beste pertsonekin nola [[koordinazio|koordinatu]] behar den erabaki behar da. Talde-lanak baditu abantailak eta eragozpenak: hartzen diren erabakiak egokiagoak izaten dira, pertsona anitzen irizpideak hartzen direlako kontuan; erabakiak hartzeko prozesua motelagoa eta konplexuagoa izaten da, ordea. Taldea osatzen duten pertsonen ekimena bultzatu eta beraien arteko harremanak helburu komunaren alde kudeatzeaz arduratzen den arloari [[talde-dinamika]] deritzo. Ildo horretatik, talde-lana arraskatastaz burutzeko, taldekideek aldiro bilerak egitea gomendatzen da, prozesuaren martxaren berri eman eta beharrezko erabakiak hartzeko; bilera hauek antolatu eta kideen proposamenak bateratzeko koordinatzaile izeneko pertsona bat izatea gomendatzen da.