«Kultura ondasun (Espainia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (Robot: Cosmetic changes)
Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunak, babesari dagokionez, honako mota hauetako batean sartuko dira, 14/2005 Foru Legearen arabera<ref>{{eu}} [http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2005/141/Anuncio-2/ Nafarroako Foru Erkidegoko Kultur Ondareari buruzko legea]</ref>:
 
# Interes kulturaleko ondasunak.
# Ondasun inbentariatuak.
# Garrantzi lokaleko ondasunak.
# Gainerako kultur ondasunak.
 
=== Interes kulturaleko ondasunak ===
Interes kulturaleko ondasun higiezinak honako kategoria hauetakoren batean sartuko dira:
# Monumentuak: arkitektura edo ingeniaritza obrak diren ondasun higiezinak dira, edo eskultura lan erraldoiak, betiere historia, etnologia, arte, zientzia edo gizarte ikuspegitik interesgarriak direnak.
# Multzo historikoa: kokapen-batasun jarraitu nahiz barreiatua osatzen duten ondasun higiezinen multzoa da, giza talde baten bilakabidearen adierazgarri den egitura fisiko batek baldintzatua, haren kulturaren lekukotasuna ematen duelako edo gizartearentzat erabilpen eta gozamen balioa osatzen duelako. Multzo historikoa da, halaber, ezaugarri horiek dituen edozein higiezingune banakatu, garbi zehazterik dagoen populazio batasun handiago batean sartua dagoena.
# Leku Historikoa: leku edo paraje naturala da, balio historikoa duten antzinako gertaera edo oroitzapenei, kultur edo natur sorkuntzei edo gizakiaren obrei loturikoa.
# Esparru arkeologikoa: leku edo paraje naturala da, metodologia arkeologikoz azter daitezkeen ondasun higigarri edo higiezinak dituena, bai atera direnean bai ateratzeko daudenean, dela lur azalean, dela lurpean edo urpean.
# Kultur paisaia: paraje natural, interes etnologikoko leku edo eraikin edo instalazioen multzoa da, Nafarroako herriaren bizimoduari, kulturari edo tradiziozko jarduerei lotua.
# Bide historikoa: kultura, historia, etnologia edo teknika aldetik garrantzi nabarmena duen bidea da.
# Lorategi historikoa: eremu mugatu bat da, gizakiak elementu naturalak antolatu izanaren ondoriozkoa, batzuetan fabrikazko egiturak osagarri dituena eta interesgarritzat hartzen dena jatorriagatik edo iragan historikoagatik edo balio estetiko, zentzumenetako edo botanikoengatik.
 
== Erreferentziak ==