Istria eskualdea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
39. lerroa:
[[Estrabon]] historialari greziarrak jadanik aipatu zuen ''histri'' iliriar leinua bertan bizi zela, eta hauek eman zioten izena penintsulari. Nabigazioan sortzen zizkieten arazoak zirela eta [[Erromatar Errepublika| erromatarra]]k sarritan saiatu ziren lurraldea konkistatzen eta azkenean k.a. 177an lortu zuten, histrioen ''Nesactium'' hiriburuari setio luzea egin ondoren. [[Zesar Augusto| Augusto]] enperadoreak Italiar probintziatan sartu zuen eta horrela mantendu zen erromatarren inperioaren gainbehera arte.
 
Ordutik aurrera [[Godo| godo]]en, [[Bizantziar Inperioa|bizantziarren]], [[avaro]]en eta [[Lombardia|lombardoen]] menpe egon ziren, baina [[Frankoak| franko]]ek LombardiaLonbardia eskuratzean Pipino IIIak [[Erromatar-Germaniar Inperio Santua]]ren barnean sartu zuen. [[XI. mendea]]n [[Venezia]]ren menpe gelditu zen eta garai hartakoak dira gaur egungo monumentu nagusiak. [[1797]]an Habsburgotarrek hartu zuten. XIX. mendean italiarrak ziren nagusi Istriar penintsulan baina beraiekin esloveniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak bizi ziren. Italiarren ''risorgimento'' iraultza independentista zabalduko zen beldurrez agintari austriarrek eslaviarren aldeko jarrera azaldu zuten eta 1910rako bi komunitateen populazioak berdinduta zeuden. [[Lehen Mundu Gerra]]n italiarrek eskuratu zuten Istria baina [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatzean [[1947]]ko bake itunak [[Jugoslavia]]ri eman zion. [[1991]]ean kroaziakoKroaziako eskualde bihurtu zen.
 
== Banaketa administratiboa ==