Sai zuri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Aldatua: pl:Ścierwnik
t Robot: Cosmetic changes
23. lerroa:
Sai paleartikoen artean txikiena da sai zuria. [[Negu]]a [[Afrika]] tropikalean igarotzen dute eta [[martxo]]aren hasiera aldera iristen dira [[Euskal Herri]]ra. [[Sarraskijale]]a den arren beste saiak baino askoz oportunistagoa da elikadurari dagokionez; ehiztari, arrantzale, [[arrautza (biologia)|arrautza]] lapur edo koprofago ere izan daiteke. Animalia honen berezitasunik nabarmenena arrautzak apurtzeko duen metodoa da, Afrikan ikusi denez arrautzak lapurtzean harrien kontra jaurti eta apurtzen dituzte gero jan ahal izateko, eta [[ostruka|ostruken]] arrautzak bezalako arrautza handien kasuan berriz [[harri]]ak botatzen dizkie behin eta berriz [[oskol]]a apurtu arte. Jokabide honen ondorioz "sai jakintsua" izengoitia irabazi dute, eta tresnak erabiltzen dituzten hegazti apurren taldean sartu dira.
 
== Deskribapena ==
Sai zuriaren burua eta atzealdea [[zuri]]ak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegi [[hori]]-[[laranja]] biluzia dute. Aurpegi biluzia termoerregulaziorako eta animalien zirrikitu estuetatik burua sartu eta haragia atera ahal izateko dutela uste da; zirrikituetan burua sartu ahal izatea garrantzitsua da hauentzat, sai arreen atzetik aprobetxatzen baitituzte sarraskiak eta haiek iritsi ezin izan diren zatiak jan beharko baitituzte. Ez dute [[dimorfismo sexual]] handirik, baina bataz bestean, emeek pisu handiagoa izan ohi dute. Banako gazteak uniformeki marroiak izaten dira.
 
35. lerroa:
[[Europa]] eta [[hegoaldeko Asia|Asia hegoaldean]], eta [[iparraldeko Afrika|Afrika iparraldea]] bizi dira. Gainera populazio isolatu batzuk [[Kanariak|Kanariar uharteetan]] eta [[Cabo Verde]]n ere bizi dira. Sai zuriak benetako [[espezie migratzaile|migratzaileak]] ez diren arren, beste saiekin alderatuz bidaia luzeak egiten dituzte bizileku eta ugaltzeko lekuaren artean. Bikote ugaltzaileak kumatze leku berera itzul daitezke hainbat urtetan zehar.
 
== Habitata ==
Sai zuriek [[harkaitz]] labarretan egin ohi dituzte habiak. Beste saiek bezala zailtasunak dituzte hegoei eragite hutsaz hegan egiteko eta ondorioz oso garrantzitsuak dira korronte termikoak beraientzat. [[Zuhaitz]] eta [[eraikin]] zaharretan ere egin ditzakete habiak baldintzak egokiak ez direnean. Batzuetan giza populazioak dauden gunetan agertzen dira gizakiak sortutako janari hondakinak jateko.
 
53. lerroa:
Sai zuriek ez dute [[harrapari]] naturalik helduak direnean, [[gizaki]]aren eragina da mehatxu nagusia espezie honentzat. Gizakiak zuzenki eragiten dio bere [[habitat]]ak suntsitzen dituenean, eta bigarren mailan berriz [[berun]]arekin kutsatutako animalien sarraskiekin pozoitzen direnean. Dieta artifizialak izan dituzten azienden sarraskiek ere kalte egiten diete, batez ere antiinflamatorioak eman izan dizkietenek.
 
== Kontserbazio egoera ==
Mundu mailan 10.000-100.000 arteko populazioa dagoela estimatzen da, eta beheraka doa. [[IUCN]] arduratzen da sai zuriaren kontserbazioaz eta [[Mehatxatutako Espezieen NKNEren Zerrenda Gorria]]n "arriskupean" kategoriaz agertzen da. [[EAE]]n "kaltebera" kategorian dago eta [[Nafarro]]an ere espezie mehatxatuen zerrendan aurkitzen da, garrantzitsuen artean.