Jesus Larrañaga Txurruka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
== Biografia ==
 
Joakin aita kontratista zuen, [[Azkoitia|AzkoitiAzkoitiko]]ko ''Goierri'' baserrian jaioa. Haren lanbidea zela eta, familia osoak sarritan aldatzen zuen bizilekua, lana zegoen tokietara joateko. Margarita Txurruka ama ere azkoitiarra zuen, lisatzailea ogibidez. Lau anai-arreben artean hirugarrena zen Jesus. Familia elizkoia izaki, Jesusen bi anaiak apaiz [[jesuita]] egin ziren. [[Beasain]]go (Gipuzkoa) Jose Martin Arana kalean bizi izan ziren.
 
[[1912]]an, ''Colegio Apostólico de Javier'' ikastetxera bidali zuten gurasoek, [[Zangoza]]n ([[Nafarroa]]). Zentru hartan, apaiztegian sartu aurreko prestakuntza ematen zieten ikasleei. Ikastetxeko agirien arabera ikasle ona izan zen, izan ere, han egon zen hiru ikasturteetan "bikain" atera zuen ebaluazio guztietan (1912-1915). Jesuitek historikoki sakon landutako [[oratoria]]n trebatu zen garai hartan, geroagoko bizitza politikoan baliagarri izango zitzaiona. Nahiz eta ikasle ona izan, ikstetxea utzi zuen, hango diziplina zurruna ezin zuelako eraman. Ikasketak utzi baino lehen, Comillasko Unibertsitate Pontifizioan ([[Kantabria]]) izena eman zuen 1916-1917 ikasturtean. [[1917]] edo [[1918|1818an]]an [[Beasain]]era itzuli eta [[CAF|Construciones Auxiliares de Ferrocarril]] enpresan hasi zen lanean.
 
Lagun baten bitartez [[abertzale]]tu zen. [[EGI]]n izena eman zuen [[Ordizia|OrdiziOrdiziko]]ko batzokian eta [[ELA|SOV]] sindikatu abertzale eta katolikoko kide egin zen. [[Irlanda]]ko mugimendu intependentistak, [[Eli Gallastegi]]k [[Aberri (aldizkaria)|Aberri]] aldizkaritik hainbeste goretsitakoak, izugarri erakarri zuen Larrañaga, garai hartako gazte abertzaleetan ohikoa zen bezala, eta berak ere erreferentzia egiten dio kausa horri zenbait artikulutan. SOVek deitutako greba batean parte hartzeagatik CAFetik kanporatu zuten.
 
[[1926]]an, [[Miguel Primo de Rivera]]k Beasainera bisita egin zuenean, jendartean ezkutatuta Larrañaga eta lagun batek "Gora Euzkadi Askatuta" oihukatu omen zioten diktadoreari, horren ondorioz atxilotuak izanik.
15. lerroa:
Urte eta erdi ondoren, [[1927]]an, erbestetik itzuli zenean, [[Donostia]]n amarekin eta Maria arrebarekin bizitzera joan zen [[Artzai Ona]]ren plazako etxebizitza batera, hango eraikin batean amak atezain gisa lana aurkitu zuelarik. Garai hartarako bi anaiak hilak ziren, eta aita familia abandonatuta etxetik alde egina zen. Karmen Agarrista Lauzirika, ahizparekin San Martingo azokan arraindegi bat zeukana, ezagutu eta harekin bikote-bizitza egiten hasi zen. Seme bat eta alaba bat eduki zituzten: Semea jaio eta berehala zendu zen. Alabari, 1934an jaioa, Rosa izena jarri zioten, [[Rosa Luxemburg]] komunista alemaniarrarengatik.
 
[[UGT]]ko metal-alorreko sindikatuan izena eman zuen, [[PCE|Espainiako Alderdi KomunistaKomunistako]]ko Euskal Federazioaren militante egin eta alderdiko zuzendaritzara iritsi zen. [[1931]]ko [[apirilaren 12]]ko [[Donostia]]ko udal hauteskundeetara hautagai aurkeztu zen [[Kontxa]]ko barrutian, baina botu gutxi eskuratzeko, izan ere, komunistak oraindik oso alderdi txikia eta ahula ziren. Gainera, garai hartan gainerako alderdi [[ezker (politika)|ezkertzaleekin]] batzearen aurkako politika ofiziala zuen Alderdi Komunistak, modu horretan Errepublika helburu estrategiko gisa ukatuz, nahiz eta lau urte geroago jokabide hori aldatu. Politika horren ondorioa izan zen Alderdi Komunistak bere burua inguru politikotik bakartzea.
 
[[1934]]ko [[Asturiasko matxinada]]ren ondoko errepresioaldian, Larrañagak muga pasatzen lagundu zien [[Asturias]]tik ihesi ateratako iraultzaileei, xede horrekin sortutako militante-sare batean parte hartuz.
21. lerroa:
[[1935]]ean [[Euskadiko Partidu Komunista]]ren sorreran parte hartu zuen, besteak beste, [[Dolores Ibarruri]] eta [[Juan Astigarrabia]]rekin batera. Urte hartako uztail eta abuztu bitartean egindako kongresuan, [[Komintern]]ak jarrera aldatu zuen gainerako ezkerreko organizazioekin egin beharreko aliantzei zegokionez, eta [[sozialista]], [[anarkista]] eta [[kristau]]ekin elkalanean aritzera eta haiekin herri-fornteak osatzera deitu zituen Europako komunistak, modu horretan [[faxismo]]ari aurre egiteko.
 
Donostiako pilotaleku batean [[1935]]ean egindako mitin komunistan, [[Jose Calvo-Sotelo]]k garai beretsuan esandakoari erantzunez, honek esan baitzuen nahiago zuela ''"Espainia gorria, Espainia apurtua baino"'', horrela esan zuen Larrañagak,: (itzulpena) ''"Calvo Sotelok badaki, eta hor duzue SESBko ([[Sobietar Batasuna|Sobietar BatasunBatasuneko]]eko) adibidea, Espainia gorri bat, hain zuzen ere, berak gaitzesten duen horixe izango dela: hautsitako Espainia. Hau da: Federazioa, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasun Iberiarra. [[Errusia]] gorria alegia, Sobietar Errusia, gaur Errepublika Sozialisten Batasuna dena, SESB, «antzinako» [[Tsar]]ren Errusia Batuaren ordez. Espainia langilea, garailea, gorria, apurtutako Espainia inperialista baino ez da. Eta Euskadi librea eta Katalunia librea eta Galizia librea... Espainia gorria helduko balitz, Calvo-Sotelo eta beretarrak langileen fusilatze-pelotoien eskuetan utziko genituzke"''
 
Horrela bada, Jesus Larrañaga [[Gipuzkoa]]ko [[Fronte Popularra]]ren zerrendan hautagi aurkeztu zen [[1936]]ko [[otsailaren 16]]ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Ez zen hautetsia irten. Boz haietan Gipuzkoan [[EAJ]]ak 4 diputatu eskuratu zituen, eta Fronte Popularrak 2, [[CEDA]] eskuinak osatutako koalizioak Gipuzkoan aurkezteari uko egin baitzion. Hauteskundeen ondoren, gazteria [[sozialista]]k eta [[komunista]]k erakunde bakarrean elkartzeko prozesuan parte hartu zuen, [[Juventudes Socialistas Unificadas]] (Gazteria Sozialista Batua) erakundea sortzeko.
29. lerroa:
Gipuzkoako Defentsa Batzordean Gerra-Komisario izendatu zuten. Nonbait, gerra-presoak epaiketarik gabe fusilatzeko aginduak eman zituen. Geroztik [[Gipuzkoa]]n, [[Bizkaia]]n, [[Kantabria]]n eta [[Asturias]]en borrokatu zen, harik eta errepublikaren Iparraldeko Frontea garaitua gelditu zen arte. Gipuzkoako fronteak iraun zuen bitartean, hornigaiak eta armak eskuratzeko arazoari aurre egin behar izan zion.
 
Gipuzkoa nazionalen eskuetan gelditu zenean, Larrañagak eta bere familiak Bilboko Kolon Larreategikoren 10. zenbakia hartu zuten bizilekutzat, kartzelaratutako faxista batena etxea. Gero, [[Oviedo]]ren aurkako erasoan hartu zuen parte urriaren 1ean, batailoi baten buru zela: ''Larrañaga batailoia''. Larrañagaren izena jendartean ezaguna eta errespetua izaten hasiko zen.
 
[[Francisco Largo Caballero]] Errepublikako presidente zela, [[Madril]]dik ''Goierri'' izendatu zuten Euzko Gudarosteko Komisario Ikuskatzaile. Erabaki hori [[EAJ]]ak ez zuen begi onez ikusi, alderdi hau arduratua baitzegoen komunistak bereganatzen ari ziren indarra zela eta.