Georges Eugène Haussmann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
21. lerroa:
[[XIX. mende]] erdialdean, Parisen itxura [[Erdi Aro]]koaren oso antzekoa zen eta kaleak arras ilun, estu eta osasungaitzak ziren. [[Ingalaterra]]ra eginiko bidaia batean (1846-1848), [[Napoleon III.a]] [[Londres]] mendebaldeko auzoekin harrituta geratu zen, [[higiene]] eta [[hirigintza]] eredu baitziren (batez ere 1666ko [[sute]] osteko berreraikuntza zela-eta). Horrela, enperadoreak Paris hiri erakargarri eta prestigioduna bihurtu nahi zuen eta horretarako prefet berria izendatu zuen: Haussmann.
 
Lanen ideia nagusia pertsonen eta airean zirkulazio hobea da, teoria [[higienista|higienistei]] jarraiki. Teoria hauek [[Argien Mendea|Argien MendeMendeen]]en ondorengoak dira eta XIX. mendean indar handia hartu zuten, batez ere [[1832]]an Parisen izan zen [[kolera]] izurriaren ostean. Kanpainia higienista honen izena "Paris edertua, Paris handitua, Paris sanotua" (''Paris embellie, Paris agrandie, Paris assainie'').
 
Beste helburu bat, jendaurrean askoz gutxiago aitortua, balizko [[matxinada]]k kontrolatzea zen, 1830ko uztailekoa eta 1948ko ekainekoa gogoan. Horretarako kale eta hiribide zuzen eta zabalak diseinatu ziten, [[segurtasun indar]]rek errazago iritsi eta eragiteko. Gainera, Haussmannek Napoleon IIIari idatztako gutun batean zioenez, "alokairuaren eta janariaren igoera lagungarritzat onartu behar dira [...] Paris langileen inbasioaz babesteko"<ref>« ''accepter dans une juste mesure la cherté des loyers et des vivres [...] comme un auxiliaire utile pour défendre Paris contre l'invasion des ouvriers de la province. ''» Louis Girard, ''Napoléon III'', Paris, Librairie Arthème Fayard, [[1986]], 269 or.</ref>.
[[Fitxategi:Paris-haussmann-centre.png|thumb|250px|Haussmannek irekitako hiribideak erdialdean (1850-1870)]]
 
Haussmannek lerro zuzenaren obsesioa du, XIX. mendean "ardatzaren gurtza"<ref>« culte de l'axe »</ref> zeritzona. Horretarako, espazio egituratzaileak anputatzeko gai izan zen (adibidez ''Jardin de Luxembourg''), edo eraikin garrantzitsu batzuk eraisteko (adibidez Inozenteen merkatua edo Saint-Benoit eliza). Bulebar eta hiribideak ireki ziren antzinako [[hiri bilbe]]an, place du Trònetik [[Charles de Gaulle plaza|place de l'ÉtoileÉtoileraino]]raino, Gare de l'Est geltokitik Parisko Behatokiraino (Observatoire). Gainera, Haussmann baroiak [[Champs-Élysées]] hiribideari gaur duen itxura eman zion.
 
Higienea hobetzeko asmoarekin, aire kalitatea hobetuz, [[parke]] eta [[lorategi]] ugari eraikiarazi zituen (adibidez Montsouris eta Buttes-Chaumont). Aurretik baziren berdegune batzuk eraldatu zituen ere, [[aisia]]toki eta elkarleku bihurtzeko (batez ere [[Bois de Vincennes]] eta [[Bois de Boulogne]]).
42. lerroa:
 
== Bibliografia ==
* Delpont Hubert, Sanchez-Calzadilla Hervé-Yves : Haussmann d'Albret, le sous-préfet de Nérac (1832-1840) le notable landais (1840-1891), Nérac 1993,370p.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Jean-Charles Alphand]]
* [[Ildefons Cerdà]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commons|Category:Haussmannian architecture|Haussmanndar arkitektura}}
* [http://www.insecula.com/contact/A008343.html/ La fiche de Georges Eugène Haussmann, sur le site Insecula.com]
 
 
[[Kategoria:Hirigileak|Haussmann]]