Nelson Mandela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
40. lerroa:
Mandelaren aita, Gadla Henry Mphakansyiswa, Mvezo herriko buruzagi izan zen. Hala ere, orduko aginte kolonialari desafio egin izana arguiatuta lurrak kendu zizkioten eta amak [[Qunu]]-ra joan behar izan zuen bizitzera seme-alabekin. Mandelaren aitak lau emazte izan zituen eta guztira hamahiru seme-alaba: bederatzi neska eta lau mutil. Nelson Mandela [[Nosekeni Fanny]] izeneko hirugarren emaztearen semea izan zen (hirugarren emaztea zen, errege familiaren ranking-sistema konplexu baten arabera).
 
[[Fitxategi:Young Mandela.jpg|300px|thumb|left|upright|Nelson Mandela 1937. urtean.]] Bere bigarren izena Rolihlahla-k literalki "adar bati tira egin" esan nahi du, hau da, beste hitz batzuekin esateko, "bazter-nahasle". Rolihlahla Mandela bere familiako lehen kidea izan zen eskolara joaten, eta Miss Mdingane andereñoak "Nelson" izen ingelesa jarri zion. Mandelak, "Long Walk to Freedom" autobiografian dio britainiarrek izen britainiarrak jartzen zizkietela afrikarrei, hauen izenak ezin zituztela esan argudiatuta; baina bere ustez ez zutelako sekula hauek ikasteko gogorik ez errespeturik izan.<ref>['Long Walk to Freedom', Nelson Mandela. 16. orrian aipatua]</ref>
 
Mandelak bederatzi urte zituela, [[tuberkulosi]]ak jota aita hil zitzaion, eta Jongintaba aitaordeak bere ardura hartu zuen. Thembu ohiturei jarraiki, hamasei urterekin egin zen adinez nagusi, eta Clarkeburyko institutura joan zen. Mandelak bertako ikasketak bi urteren buruan amaitu zituen, ohiko hiru urteak igaro beharrean.