Bob Beamon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
 
'''Bob Beamon''' ([[New York]], [[1946]]ko [[abuztuaren 29]]) estatubatuar kirolari ohi bat da, [[luzera jauzia]]n espezializatua. [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan]] egin zen ospetsu, 8,90 metroko jauzi batekin, urrea irabazi eta munduko errekorra ezarri baitzuen, aurreko munduko errekorra, 55 zentimetrotan gaindituz. Errekor honek, 22 urte, 10 hilabete eta 22 egun iraun zuen, [[1991]]n, [[Tokio]]n ospatu zen atletismoko aire libreko mundialean, [[Mike Powell]]ek, 8,95 metroko jauzi batekin gainditu zuen arte. Munduko txapelketa horretan bertan, [[Carl Lewis]]ek ere hobetu zuen Bob Beamonen jauzia, 8,91 metroko jauzi batekin, baina baliogabetua izan zen, jauzia, aldeko 2m/sko haizearekin lortu baitzen, eta, beraz, oraindik, munduko bigarren errekorrik hoberena izaten jarraitzen du, baita errekor olinpikoa ere.
 
Aipagarria da beste jauzi bat izan zela bitartean, hai zuzen ere 1987ko maiatzaren 22an, Beamonen marka mehatxatu zuena. [[Robert Emmiyan]] armeniar (artean sobietar) atletak egin zuen, [[Tsakhadzor]] hirian, eta Europako errekor berria suertatu zen, 8,86 metroko jauzia egin baitzuen.
 
Aurreko gizonezkoen luzera jauziko probako txapeldun olinpikoa izan zen [[Lynn Davies]]ek, Beamonek proba hautsi zuela esan zuen, eta atletismoko jargoian, ingelesezko hitz berri bat sortzea eragin zuen, ''Beamonesque'', oso ohiz kanpoko gertaera edo balentriari ematen zaiona. Errekor honen aurretik, Beamonen jauzirik hoberena, 8,33 metrokoa izan zen, eta, ondoren, ez zen 8,22tik pasa, eta, beraz, bere aldetik izan zuen erreakzioa, harridurazkoa izan zen, eta ez sinestearena epaileen aldetik, hain jauzi luzea neurtzeko materialik ez zutenak, honen ondorioz atzeratu zelarik errekor berriaren agerpena eskuzko markagailuan.