Alfontso I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
71. lerroa:
Alfontso gaztelua eta gotorlekuak leial zirenei ematea bere politikari lotu zion: aragoitarren aldeko nobleak, guduen beteranoak eta zaldun zintzoak, aragoiarrak izanda ere. Honek areriotasuna areagotu zuen [[Gaztelako Erresuma]]n. Gortean botere galtzen ari zirela iritzi eta laster hasi ziren erregearen aurkako azpijokoak. Errieta egiteko lehendabizikoa [[Candespina]]ko kondea zen Gomo Gonzalez izan zen. Erregearen aurka altxatu ez bazen, zenbait galiziar nobleek bai.
 
Alfontsoren erantzuna, guda askoetan izandako gudari beteranoa, bortitza izan zen. Nafar-aragoiar gudarosteek matxinoen aurka bidali eta porrota latza ezarri zieten Monterrosoko gazteluan [[1110]]. Horrela, Bataiatzaileak bere aurkako matxinadak armaren bitartez zapalduko zuenaren mezua zabaldu eta oposizioak berrantolatzeari lotu zion. Hurrengo urteetan tentsio militarra nabarmendu zen. Horrek aprobetxatzeko asmotan, [[Sulaiman ben Hud al-Musta'in|Al Mustain]] [[Zaragoza]]koZaragozako [[taifa]]ren erregeak bere aurka egin eta [[1110]]ean [[Valtierrako gudua]]n mendean hartu zuen.
 
[[1110]] eta [[1111]] artean, Candespinako kondeak erreginari [[Alfontso VII.a Gaztelakoa|Alfontso printzea]] errege izendatzea eskatu zion, Alfontsoren aurkako nobleteriaren matxinada babes zezan. Ekintza honek aragoiar monarkak eta alderdi gaztelazaleen arteko liskar politikoa guda ireki bilakatu zuen. El fuerte carácter de Alfontso I.aren izaera gogorra, politikan trebetasunik eza izatea eta bere emaztearen izaera ezberdinak (orduko kronika gaztelarrak, Alfontsoren kontrakoak, Urrakak Alfontsok «ahoz eta oinez» jo ziola zioela diote) ezkontzaren porrota bultzatu zuten. Alfontso Urraka eta kondearen gertutasuna desleialtasuntzat hartu bazuen ere, ez zuen arbuiatu. Hala ere, alde batetik Bernardo Clunykoa [[Toledo]]ko artzapezpikuak aita santuari eskainitako indargabetzea eta, bestetik, erregina bere etsaiekin batera bere kontra azpijokoak egiten izateak Alfontso erregina gobernatzeko gai ez zela deklaratu eta [[Zaragoza]]tik gertu zegoen El Castellar gazteluan izan zuen preso. Urrakak gaztela-leondar gotorlekuen jabeei bere senarraren aginduak ez betetzeko agindu eta Alfontsok nafar eta aragoiar gudarosteak erabili zituen [[Gaztelako Erresuma]] inbaditzeko, bakarrik [[Portugal]]go kondeen laguntza izanik<ref>Edgar Prestage, ''"Il Portogallo nel Medioevo"'', 'Storia del mondo medievale', VII. liburukia, [[1999]], 576-610. orr.</ref>. Nahiz eta Leon eta Gaztelako armadak izan ez, Condespinaren alderdia mendean hartu eta aste gutxitan [[Palentzia]], [[Burgos]], [[Ciudad de Osma|Osma]], [[Sahagún]], [[Astorga]] eta [[Ourense]] konkistatu zituen, bere etsaien harridurarako.
77. lerroa:
Mendebaldean zegoela aprobetxatuz, Gomo Gonzalez kondeak El Castellar setiatu, Urraka erregina askatu eta [[Sahagún]]era eraman zuen. Hori jakitean, Alfontsok zigor-espedizioa antolatu eta hegoalderantz eraman zuen bere armada. [[1111]]an [[Toledo]] hartu eta Alfontsok Bernardo Clunykoa etsai-artzapezpikua ordezkatu zuen<ref>Carlos de Ayala Martínez, [http://books.google.es/books?id=51mYQYST7fcC&lpg=PP1&pg=PA376#v=onepage&q=&f=false ''"Sacerdocio y reino en la España altomedieval: Iglesia y poder político en el occidente peninsular, siglos VII-XII"''], [[Madril]]: Silex (Historia Medieval), [[2008]], 376. orr. ISBN 978-84-7737-214-1.</ref> [[1111]]ko [[urriaren 26]]an, egungo [[Segoviako probintzia]]ko [[Fresno de Cantespino]]n [[Candespinako gudua]]n Alfontsoren nafar-aragoiarrek eta [[Henrike I.a Portugalgoa]]k zuzendutako portugaldarrek Urraka eta Candespinaren gudarosteak mendean hartu zuen. Kondearen heriotzak erregina egoera larrian utzi eta senarrarekin adiskidetu egin behar izan zuen<ref>Bernard F. Reilly ([[1982]]), [http://libro.uca.edu/urraca/urraca.htm ''"The Kingdom of León-Castilla under Queen Urraca, 1109–1126"''], ([[Princeton]]: Princeton University Press), 358. orr.</ref> .
 
[[1112]]an [[Paskoal II.a]] [[Aita Santua]]k indargabetzearen mehatxua ofizial bihurtu eta errege-erreginari elkarrekin jarraitzen bazuten [[eskumiku|eskumikatuko]] ziratekeen esan zien. Alfontso, zeharo elizkoia zena, erregina behin betiko uko egiteko aprobetxatu zuen. egoera ofizial bihurtzeko [[1114]]an [[Palentzia]]n kontzilio bat egin zuten. Alfontso [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] eta [[Iruñeko erresuma]]k mantendu zituen eta [[Ebro]] ibarra [[errekonkista]]tzeari ekin zion. Horrela, [[1109]] eta [[1114]] artean [[Gaztelako Erresuma]]n borrokan izan ondoren, berriro [[ZaragozaZaragozako taifa|Saraqustako]] [[taifa]] konkistatzera lotu zion. Hala eta guztiz ere, [[Gaztelako erresuma|Gaztelako erregearena]] ez ezik [[Leongo Erresuma]]ko tradizioan ohiturazkoa zen ''[[imperator totius Hispaniae]]'' titulua ere erabiltzen jarraitu zituen.
 
=== Zaragozako konkista ===