Zementu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: si:සිමෙන්ති
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cement plant 03.jpg|thumb|300px|Zementu-lantegia.]]
'''Zementua''' (edo, batzuetan, '''porlana''', [[Portland]] ingeles uharteko zementu mota dela-eta) [[eraikuntza]]n erabiltzen den loki edo [[aglutinatzaile]] bat da. [[Sedimentologia]]n, [[diagenesi]]an zehar ahuspeatutako [[kristal]]ei deitzen zaie zementu, eta tamaina handiagoko partikulen artean kokatzen da.

Oro har, berez gogortzen den eta horrela material askeak lotzen dituen substantzia gisa ulertzen da. “Zementu” hitzaren jatorria [[Antzinako Erroma]]n dago: ''opus caementicium'' izena erabiltzen zuten arroka hautsiz eta loki gisa erretako [[kare]]z egindako hargin-lana izendatzeko. Erretako kareak aglutinatzaile hidrauliko modura funtziona zezan eransten zitzaizkion errauts bolkaniko eta adreilu xehetuei ''cementum'' edo ''cimentum'' deitu zitzaion.
 
Eraikuntzan erabilitako zementua ''hidraulikoa'' edo ''ez-hidraulikoa'' izan daiteke. Zementu hidraulikoek (esaterako Portland zementuak) “lehortzea” behar ez duten erreakzio kimikoak gertatzen direlako gogortzen dira. Ur azpian edo hezetasunaren mende egon arren ere gogor daitezke. Zementu lehorra urarekin nahasten denean gertatzen diren erreakzio kimiko hauek uretan disolbatzen ez diren hidratoak sortzen dituzte. Zementu ez-hidraulikoak, berriz, lehortu egin behar dira sendotasuna lortzeko.
9 ⟶ 11 lerroa:
 
*[[Hormigoi]]
*[[Sedimentu]]
*[[Hare]]
*[[Eraikin]]