Ongi etorri, 81.250.2.243, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo, geologiari buruzko ekarpenak egiten ari zarela ikusi dut. Lankide moduan erregistratzea gomendatuko nizuke, izen bakar batez zure ekarpenak edozein ordenagailutatik bateratzeko behintzat. Aldaketa nabarmenak (edukia kendu) egin baino lehen, mesedez artikuluaren eztabaida orrian azaldu edo aldaketaren laburpenean arrazoi labur bat eman (aldatzen duzunean, beheko gelaskan). Milesker eta galdetu laguntzarik behar baduzu. ---Joxemai; (erantzunak) 13:45, 12 Urria 2010 (UTC)

kategoriak aldatu

Kaixo, kategoriak zuhaizta moduan antolaturik daude. Adar batean badaude ez ditugu adar hori datorren enborrean ere sartzen. Adibidez, ooidea sedimentologian badago, geologian ez dugu sartzen, sedimentologia geologian baitago.

Trama ingelesez nola esaten den badakizu, eskatuko nizuke baita ere interwikiak hizkuntza ezberdinetan sartzea. ---Joxemai; (erantzunak) 14:40, 12 Urria 2010 (UTC)

argitu nahian aldatu

Ez diegu beldurrik zenbaki gorriei, baina horrelako aldaketak azaldu behar dira aurretik. Lan-arauak horiek dira. Asmo onez bazabiltza, adierazi duzun bezala, "paso" ez egiteko eskatuko nizuke, desiratzen baikaude jende berria sartu eta ekarpenak egiteko ikusteko. Zure ekarpenak eskertzen dira, baina ulertu behar duzu inongo azalpenik gabe ezabaketa handi bat atzera bota behar dudala. Ulertu eta gaizki hartuko ez duzulakoan. ---Joxemai; (erantzunak) 14:44, 12 Urria 2010 (UTC)

---Ulertzen dut. Baina orrialde osoa (argazkia salbu) nik egin dudala jakinda, eta hortan denbora pasa ondoren, pikatu egin naiz egindakoa desegin didazutela ikustean (zer eta artikulua "formatu hitzarmen"ekin bat egiten saiatzeko!), nahiz eta jakin ezin zenutela jakin pertsona berak egin zuenik. Baina berdin dio. Gaurkoz nekatu naiz. Ez dut erregistratzeko asmorik, baina jarraituko dut idazten Wikipedian.

Barkatu nire aldetik, egia esan, enekien artikulu osoa zuk idatzitakoa zenik. Dena den, erraza duzu, guk zuk kendu duzuna jarri besterik ez dugu egin, kendu berriz ere, eta idazten hasi! Animo! ---Joxemai; (erantzunak) 15:08, 12 Urria 2010 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.