Sedimentu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
211. lerroa:
*Forma ezberdinak aurkezten dizkigute, tamaina eta itxura ezberdineko animalien araberakoak direnak. Mineralogia ere ezberdina eduki dezakete (aragonitozkoak, HMC-zkoak, LMC-zkoak...).
 
2.- '''[[Ooideak]]''':
 
*Aragonitozko esfera txikiak dira, 2 [[mm]] baino tamaina txikiagoa dutenak. Esferaren erdian edozein konposiziozko partikula bat dago, eta partikula inguratuz aragonitozko zirkulu kontzentrikoak ([[tipula]] baten gisan). Hau da, aragonitoa nukleoaren inguruan prezipitatu da.
225. lerroa:
* [[Errodolito]]ak onkoideak bezalako partikulak dira, baina kasu honetan alga gorriek sortuak. Diametroa 0,5 cm eta 10 cm-ren artekoa dute.
 
5.- '''[[Mikrita]]k'''
5.- '''Mikritak''': Karbonatuzko basa da; partikula oso finez osatua ( 0,04 mm baino txikiagoak). Hain dira txikiak partikulak, ezin ditugula elkarren artean ezberdindu. HMC kaltzitaz eta aragonitoz eratua dago. Hainbat modutan sor liteke mikrita:
 
* arro barneko uretan zeuden kristalak ahuspeatu eta lurrera eroriz,
 
* bakteria batzuk karbonatua ahuspearaziz,
 
* ooide batek, noraezean dabilela, lurra jo eta mikrita bilakatuko den zati txiki bat atzean utziz,
 
* algek zatiak askatuz.
 
6.- '''Intraklastoak''': Arro kanpoko sedimentuetan du jatorria; hauek arroaren hondoan kokatuta daude eta edozein arrazoirengatik (adb. gauza pisutsu baten kolpe bortitz bategatik) berriz zatitu eta uretan suspentsioan gera daitezke. Sedimentu zati txiki horiek atzera hondora erortzean, intraklastoak deitzen ditugu. Bistan da konposizioa aurretik zeuden sedimentuen araberakoa dela.
242 ⟶ 234 lerroa:
 
9.- '''Karezko zementua''' edo '''zementu karetsu goiztiarra''': Normalki, [[zementu]]a diagenesian, hau da, sedimentuak arroka bihurtzeko prozesuan, sortzen da. Kasu honetan berriz, zementua sedimentua metatu eta denbora gutxira ahuspeatu da: ura sedimentu tartean sartu da erreakzio kimikoak eraginez eta zementua goiz sortuz.
 
 
======c) Sedimentologian======