Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
283. lerroa:
* '''Bilboko zabalgunea:''' Bilboko plangintzaren aurrekari bat 1801 dugu, aurkeztu zen ''Puerto de la Paz ''proiektuan hain zuzen ere. Proiektuak bigarren portu bat sortzeko proposamena luzatzen zuen eta, nahiz eta alboratua izan zen, hiriaren eraldaketa eta handitze prozesuaren abisua zen. Handitze honek demografiaren eztanda izugarria zuen arrazoi, 2,5ko proportzioan hain zuzen ere<ref name="ftn39"><sup>Montero, ''Historia general del País Vasco'', 339.</sup></ref>. Modu horretan, Bilboko hiribilduak jaso zuen baimena Abando, Deustu eta Begoñako udalen lurrak bereganatzeko. Pablo de Alzola eta Ernesto de Hoffmeter bide-ingeniari eta Severino Achucarro arkitektoaren eskutik etorri zen behin-betiko proiektua, eta errege dekretu bitartez onartu zen, 1876an. Morfologikoki, Bilboko zabalgunea [[Bartzelona|Bartzelonaren]] ildo bertsuak jarraitzen zituen: erretikulaz osotutako bilbea bi diagonalez dago zeharkatua, itsas-adarraren formari egokitzeko zenbait etxe-irla traza irregularrak eta bihurriak hartzen badute ere. Konposizioaren zentroa eta ardatza izaki, Federico Moiua plaza eta On Diego Lopez Haroko kale nagusia dira nabarmengarriak.
 
* '''Donostiako zabalgunea: '''Frantsesak hiritik bidaltzeko batailan, 1813an ingeles eta portugaldar tropek hiria sutan utzi zuten. Egun alde zaharrean kokatzen diren [[Santa Maria basilika|Koruko Andre Maria]] eta [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente]] elizak, [[San Telmo museoa|San Telmo]] komentua eta Trinitate kalea (gaur eguneko Abuztuaren 31 kalea) besterik ez ziren salbatu. Alde zaharraren berreraiketa [[Pedro Manuel Ugartemendia|Pedro Manuel Ugartemendiari]] egokitu zitzaion. 1854an Donostia Gipuzkoako hiriburu bilakatu zen, eta urte batzuk geroago, eta betiere demografia hazkundeak bultzatuta, [[Antonio Kortazar]]-ek udalak antolatutako lehiaketa irabazi zuen, ''Porvenir'' izena zeraman proposamenarekin. Bertan, 30 metro bide 15 metroko etxe-irlek lotura bat ezarri zuten harresiak eraitsi berriak zituen alde zaharra, ibaia eta portuarekin. Aipagarria da hasierako plangintzan agertzen den Gipuzkoa plaza<nowiki>; arkupez itxitako plaza Kortazarren diseinuaren araberakoa izan zen (</nowiki>Alderdi Eder, Artzain Onaren katedrala eta beste hainbeste mugarri donostiar ez bezala), eta [[Jose Eleuterio Eskoriatza]] tolosarraren obra izan zen. Eskoriatza 1864an udal arkitektoa izan zen izendatua, baina 3 urte besterik ez zituen karguan eman, osasun arazoak zirela medio. 1867 eta 1888 bitartean eraikitako plazak Espainiak Plaza Nagusien tankera jarraitzen zuen.<ref name="ftn40"><sup>Miguel Artola (EDargit.) eta Miguel Artola, ''Historia de Donostia-San Sebastián'' (Editorial NEREA, 2004), 304.</sup></ref>
 
* '''Iruñeko zabalgunea:''' Iruña XVI. mendetik zen harresiz babestua; armadak, segurtasun arazoak argudiatuz, harresien eraispenaren kontra agertzen zen. Geroago heldu zen eraispena egiteko aukera: [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XII.]]aren bisita batek aldaketei hasiera eman zien; Ingeniarien-Komandiantzak, 1888an, balizko irtenbide bat proposatzen du zabalgunerako. Bertan, ardatza baten inguruko bost etxe-irla poligonalez osotutako ordenazioa aurkezten da. Erdiko etxe-irla zabalagoa izango da, eta harresien ondoko eremua militarren erabilerako lagako da. [[Julián Arteaga|Julián Arteagaren]] udal arkitektoaren eskutik etorriko da behin-betiko proiektua. 1891an burutu zen hasierako zabalgunea ahalbideratu zuen eraispen partziala. Bigarren zabalgunea hegoaldeko harresia eraitsi ondoren burutu zen, 1915an, [[Serapio Esparza|Serapio Esparzaren]] proiektu batekin batera.
343. lerroa:
Chandigarhreko proiektua zehaztasunez jorratu zen, biztanleriarentzako erreakzio-esparru gutxi utzitaz: Le Corbusierrek hiriko miloi erdi lagunak "sektore" deituriko guneetan banatu zituen, bere buruarekin aski izateko proiektatuak. Sektore bakoitzak bizi, lan eta olgatzeko guneak zituen, 800 x 1200 metrotako retikula osotuz, eta hiru mila lagunetik hogei mila lagun arteko biztanleria biltzeko diseinatu ziren. Sektore bakoitzak, ibilgailuentzat, lau sarrera besterik ez du. Zazpi garraio maila daude: ibilgailu azkarretik oinezko eta bizikletentzako eskalak betetzen dituzte<ref name="ftn54">http://chandigarh.gov.in/knowchd_gen_plan.htm </ref>.
 
Bi hiri hauek eskala handiko entseguetan bihurtu ziren. Zenbait egileen ustetan, funtzionalismoaren ereduak hiri bikoitza sortzen zuen: batetik monumentu eta mugarri arkitektoniko handiekin apaindutako hiria, gobernu eta enpresa handien eskuetan erortzen zena; bestetik, jende xumearen hiria, arkitektura funtzional bezain interes gabekoa zuten auzoetan<ref name="ftn55">Frampton, ''Historia crí­tica de la arquitectura moderna'', 260.</ref>. Era berean, arkitektura eta hirigintza, Mugimendu Modernoaren azkeneko urteetan -60ko hamarkada-, krisian sartu zen, funtzionalismoaren hiriak ez baitzituen "bizigarri" suertatu zitezkeen hiririk sortu<ref name="ftn56">Carlos GarcíaGarcía VázquezVázquez, ''Ciudad hojaldre: visiones urbanas del siglo XXI'' (Gustavo Gili, 2004), 8.</ref>.
 
Brasilia eraikitzen hasi eta hamar urteren buruan [[Aldo Rossi]] arkitekto italiarrak ''Architettura della città <ref name="ftn57">''Aldo Rossi, La arquitectura de la ciudad (Editorial G. Gili, 1976).''</ref> ''argitaratu zuen. 60ko hamarkadan bogan zegoen estrukturalismoaren eragin handia jaso zuen obrak, eta hiriaren morfologia aztertzea proposatzen zuen, horretarako haren "morfemak" aztertuz, hots, hiriaren egitura osotzen zuten zati txikienak, tipoak. [[Charles Jencks]]-ek arkitektura kritikoak izendatu zuen, Rossiren obra arkitektura edo hirigintza postmodernoa<ref name="ftn58">Charles Jencks, ''The language of post-modern architecture'' (Rizzoli, 1984).</ref> estreinako aldiz arkitekturarako erabiliz.
379. lerroa:
 
== Bibliografia ==
* (ED.), Miguel Artola. ''Historia de Donostia-San Sebastián''. Editorial NEREA, 2004.
* Altuna, José Javier Fernández. ''Euskal Herriko arkitektura''. Ibaizabal, 2004.
* (ED.)Artola, Miguel Artola(argit). ''Historia de Donostia-San Sebastián''. Editorial NEREA, 2004.
* Balbás, Leopoldo Torres, Luis Cervera Vera, Fernando Chueca Goitia, eta Pedro Bidagor Lasarte. ''Resumen histórico del urbanismo en España''. Instituto de Estudios de Administración Local, 1954.
* Carcopino, Jerome. ''Daily Life in Ancient Rome - The People and the City at the Height of the Empire''. READ BOOKS, 2008.
407. lerroa:
* Rovira, J.M. ''José Luís Sert. 1901-1983''. Milan, Electa, 2000.
* Sjoberg, Gideon. ''The origin and evolution of cities'', 1965.
* VázquezVázquez, Carlos García. ''Ciudad hojaldre: visiones urbanas del siglo XXI''. Editorial Gustavo Gili, 2004.
* Vegara, Alfonso, Alfonso Vegara Gómez, eta Juan Luis de las Rivas. ''Territorios inteligentes: nuevos horizontes del urbanismo''. Fund. Metrópoli, 2004.
* Venturi, Robert. ''Complejidad y contradicción en la arquitectura''. Editorial Gustavo Gili, 1974.