Alice in Chains: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
35. lerroa:
[[Fitxategi:Jerry Cantrell 2.jpg|thumb|150px|[[Jerry Cantrell]] gitarrista.]]
 
1991n bertan [[Cameron Crowe]] zuzendariaren ''[[Singles]]'' film ezagunean agertu ziren, ''It Ain't Like That'' kanta taberna batean zuzenean joz. Filmearen soinu bandan beste kanta bat sartu zuten, hau da, ''Would?'' artean argitaragabea. Abesti hura —filma bezala— [[X belaunaldia]]ren ikurretako bat bihurtuko zen. Urte berean [[Megadeth]], [[Slayer]], [[Anthrax]] edo [[Suicidal Tendencies]] bezalako talde handiekin eszena elkarbanatu zuten.

[[1992]]ko martxoan ''Sap'' izeneko EPa argitaratu zuten, bost abesti akustiko eskainiz. [[Soundgarden]] taldeko [[Chris Cornell]]ek kanta batean abestu zuen. Taldea arrakasta dezente lortzen hasi bazen ere, Staley depresio handi batean murgildu zen; drogek ere eragina izan omen zuten. Bitartean, ''Dirt'' izeneko bigarren albuma prestatzen hasi ziren, Dave Jerden ekoizlearekin.
 
=== Ospea ===