Iparraldeko goi nafarrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
27. lerroa:
== Ezaugarriak ==
=== Malerreka eskualdeko euskara ===
* Malerrekako euskaran [[hika]] tratamendua gaur egun bizi-bizirik eta oso sendo mantentzen da.
* San / Erran (Esa): [[Malerreka]]n ''san'' (esan) eta ''erran'' hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] udalerrietan, hots, [[Ezkurra ibaia]]ren goi [[arro]]an, "esan" hitza "san" esan ohi da, adibidez: Esango diot > Sanen diot, [[Leitzaldea]] ([[Leitza]] eta [[Goizueta]]) eta [[Ultzamaldea]] ([[Igoa]] eta [[Beruete]]) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, [[Zubieta]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerrietatik aurrera gainontzeko Malerrekako udalerri guztietan, hots, Ezkurra ibaiaren behe arroan, "esan" hitza "erran" esaten da, adibidez: Esango diot > Erranen diot, [[Bortziri]] eta [[Baztan]]go euskararen eraginez. Hortaz, "san" ("esan") eta "erran" hitzen arteko muga [[Saldias]], [[Zubieta]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerrien artean kokatzen da.
* "J" hizkia "ll"" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Llon dok /edo Llun dok, Joaldunak > Lloaldunak.
* Aditz molde bereziak ematen dira. Adibidez: Ez dut > Eztot, Hitz egin > Llolasin (Jolas egin/Solas egin).
* Malerrekako hizkeran ematen diren bertako hitzak. Adibidez: Idortu > lehortu, Iratzea > Garoa, Loie > Lokatza.
* Euskara batuko -GO atzizkia Malerrekan -EN bezala erabiltzen da. Adibidez: Esango diet > Esanen diet, Emango dizut > Emanen dizot/dizut. Halere ezaugarri hau, nafarreraren azpieuskalki guztietan ematen da.
* Jatorria gaztelanian izan eta hizkuntza horretan -ON amaiera duten hitzak euskara batuan -IA atzizkia daramate. Aldiz, Malerrekako Malerrekako euskaran (baita [[Leitzalde]] eskualdean ere) gaztelaniazko -ONA atzizkia mantentzen dute. Adibidez: Bota ezak baloia > Botazak balona. Baita erdarakada hauetan ere: gipuzkeraz esaten den "kajoia" > "kajona", gipuzkeraz esan ohi den "kabrona" iseka > "kabrona",
 
== Hiztegi erkatua ==