Maximiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: he:מקסימיאנוס
No edit summary
3. lerroa:
'''Maximiano''', [[latin]]ez ''Marcus Aurelius Valerius Maximianus Herculius'' [[250]] inguru - [[310]]ko uztaila), erromatar enperadorea izan zen, [[286]]ko [[martxoaren 1]]etik [[305]] arte.
 
Panoniako familia txiro batean jaioa, armadan sartu zen eta mailak igo zituen [[285]] arte. [[DioklezianDiokleziano]]okk, haren lagunak, zesar titulua eman zion orduan, eta haren menpe Inperioko mendebaldeko zatia utzi zion. Hurrengo urtean augusto titulua jaso zuen, eta, [[293]]an, [[Tetrarkia]] abian jarri zenean, [[Konstantzio Kloro]] Maximianoren zesar bilakatu zen.
 
Maximianok arrakasta militar batzuk izan zituen, batez ere alamaniarren eta burgundiarren kontra Germanian, karpiarren kontra [[Danubio]]n eta [[Karausio]]ren contra Britainian, zeinek horko enperadore izendatu zuen bere burua. Afrikako mugak ere indartu zituen.
 
[[305]]eko [[maiatzaren 1]]ean, Diokleziano eta Maximiano elkarrekin erretiratu ziren. Maximianok ez zuen nahi, baina [[Diokleziano]]k behartu zuen. [[Galerio]] eta [[Konstantzio Kloro]] enperadore berriak bihurtu ziren, Flavio Valerio [[Severo II.a|Severo]] eta [[Maximino Daia]] zesar berriekin.
 
Baina hurrengo urtean [[Konstantzio Kloro]] hil zen. Maximianoren semeak, [[Maxentio]]k, mendebaldeko erdia hartu zuen bere menpe, eta aita bere alboan jarri zuen, augusto titulopean. Severo eta [[Galerio]] garaituta, [[Konstantzio Kloro]]ren semea, [[Konstantino]], bereganatu zuen haren alabarekin ezkontzaren bitartez.