Aral itsasoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa:
=== Historia ===
[[Fitxategi:Aralsee.gif|thumb|left|Aral itsasoaren bilakaera]]
[[1960]]. urtean [[SESB]]ak [[Amu Daria]] eta [[Sir Daria]] ibaietako ura desbideratzea erabaki zuen, [[Erdialdeko Asia|Asia Erdialdeko]] basamortuko eremuak ureztatzeko. Horrela, sobietar Asia erdialdean [[arroz]]a, [[meloi]]ak, [[zereal]]ak eta, batez ere, [[Kotoi-landare|kotoia]] produzitzen hasi zen. Izan ere [[SESB|Sobietar Batasunak]] munduko kotoi ekoizle handiena bihurtu nahi zuen, eta lortu egin zuen; gaur egun [[Uzbekistan]] munduko kotoi esportatzaile handienetariko bat da.
 
Ureztatze ubideak, eskala handian, [[1930ko hamarkada]]n eraikitzen hasi ziren. Ubide hauek, eraikuntzari dagokionez, oso kalitate apalekoak zirenez, bidean ur asko galdu edo lurrundu egiten zen. [[Kara Kum]] ubidean (erdialdeko Asiako ubide handiena) adibidez %70 galtzen zen. Gaur egun ere [[Uzbekistan]]go ureztatze-ubideen luzera osoaren %12 baino ez dago irazgaiztuta.