Eugenio Imatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
10. lerroa:
[[1936]]an Imaz kolpisten aurka jarri zen eta, ondorioz, Zaragueta eta Zubirirekin harremanak eten egin zituen. Manifestu desberdinak sinatu zituen eta urte horren irailean [[Suitza]]n ospatutako Intelektualen Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Hurrengo urtean Idazle Antifaxisten Bigarren Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Uda horretan bere emaztearekin eta lehenengo semearekin [[Paris]]era joan zen non Espainiako Enbaxadaren Emigrazio Departamentuan lan egin zuen. [[1939]]an ''Junta de Cultura Española'' zelakoa sortu zen eta Imaz instituzio horren idazkaria izango da. Junta horretan beste [[euskaldun]] bat zegoen, [[Juan Larrea]], eta baita José Bergamín ere, urteen poderioz hiltzera [[Euskal Herri]]ra joan zen idazlea.
 
Urte horren uztailean familiarekin batera [[Mexiko]]ra joan zen. [[Mexiko Hiria|DFn]] [[Academia Hispano-Mexicana]] lehendabizi eta gero [[Colegio de México]]n eta [[Universidad Nacional Autonoma de México]]n aritu zen irakasle, azken horretan Filosofiako Katedradun moduan. [[1949]]an JCE erakundeak aldizkari berri bat sortu zuen Mexikon, [[España Peregrina]]. Bertan, Imaz Larrearekin batera idatzi zuen eta, aldi berean, idazkaria izan zen. Halaber, Bergaminekin batera, [[Editorial Seneca]]n lan egin zuen. [[1941]]ean [[Fondo de Cultura Económica]] argitaletxearekin hasi zen kolaboratzen eta bertako Departamendu Teknikoan jarraitu zuen lanean bere heriotza gertatu arte. [[1946]]an [[Venezuela]]ra joan zen, [[Caracas]]ko Universidad Central delakoan lan egiteko. [[1948]]an berriro ere Mexikora eta FCE argitaletxera itzuli zen. Poliki-poliki filosofo donostiarra depresioan joan zen erortzen eta, azkenik, [[19501951]]ean. urtean, Veracruzko hotel batean bere buruaz beste egin zuen.
 
==Lanak==