Sarpen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
191. lerroa:
 
[[Felazio]]a, herri-hizkeran ''frantsesa'' ere deitzen dena, zakila beste pertsona baten ahoan sartzea da. [[Aho-sexu]] izeneko praktiken barnean sailkatzen da, [[cunnilingus]]arekin batera. Zakila osoa (felazio sakona) edo zati bat bakarrik sar daiteke ahoan. Zati bat bakarrik sartzen denean, harremankidearentzat erosoagoa izateaz gainera, zakila mingainaz edo ezpainekin ere kilika daiteke. Felazioa beste sarpenekin batera egin daiteke: gizonak zakila sarpen baginalerako nahiko gogorra ez duenean kitzikatu eta gogortzeko erabil daiteke, esaterako. Ernalketa ekiditeko sarpen baginala baztertu nahi den kasuetan ere aukera bat da. Osasun aldetik arriskua ekar dezakeen praktika da eta beraz felazioan zehar [[kondoi]]a erabiltzea gomendatzen da.
 
== Sarpena eta sexu-transmisiozko gaixotasunak ==
 
{{ohar medikoa}}
 
{{nagusia|Sexu-transmisiozko gaixotasun}}
 
Sarpen baginala, uzki-koitoa eta felazioa sexu-transmisiozko gaixotasunak kutsatzeko [[probabilitate]] handia dakarten praktikak dira, behar bezalako babesik gabe burutzen badira. Zakilaren punta, bagina eta ahoa [[mukosa]]k dira eta [[patogeno]]ak izaten dira bertan, koito edo felazioan harremankideari pasa dakizkiokeenak. Sexu-transmisiozko gaixotasunak dira, besteak beste, [[klamidia]], [[gonorrea]], [[herpes]], [[B hepatitis]], [[HIES]], [[kandidiasis]], [[sifilis]] eta [[pubis-zorri]]ak. Gaixotasun hauek arinak izan daitezke (egun batzuetan zehar azalean erremina edo hazkurea eraginez, besterik ez, kandidiasis gaixotasunaren kasuan esaterako) eta oso larriak ere bai (gonorreak antzutasuna ekar dezake emakumeengan). Gaixotasunik jasaten ez duen pertsona batekin koitoa praktikatzeak ez du esan nahi kutsatzeko arriskurik ez dagoenik: pertsona sano batek patogenoa izan dezake bere gorputzean eta koitoan zehar beste pertsonari kutsatu eta gaixotasuna eragin.
 
Sexu-transmisiozko gaixotasunak neurri batean ekiditeko aholkuen artean hauek daude: sexu harreman informal edo noizbehinkakoetan sarpenetan [[kondoi]]a erabili edo sarpena ez praktikatzea, koitoaren aurretik eta ondoren genitalak ongi garbitzea, [[ugaltze-aparatu]]an edo inguruko azalean ohikoak ez diren [[sintoma]]k daudenean sexu-harremanik ez praktikatzea eta [[sendagile]]arengana joatea.
 
== Beste sarpenak ==