Eritropoiesi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Eritropoiesia''' eritrozitoen eraketa-prozesuari deritzo, helduengan hezur muinean osatzen dena. Eritrozitoak eritroblasto izeneko zelula aitzindarietatik sortzen dir...
(Ez dago alderik)

19:40, 24 maiatza 2010ko berrikusketa

Eritropoiesia eritrozitoen eraketa-prozesuari deritzo, helduengan hezur muinean osatzen dena. Eritrozitoak eritroblasto izeneko zelula aitzindarietatik sortzen dira.

Umekian eritropoiesia zaku bitelinoan eta gibelean burutzen da. Umeengan eta helduengan, aldiz, hezur muinean. Ornoak, esternoia, saihets-hezurrak eta pelbisa dira helduengan eritropoiesia burutzen duten hezurrak.

Eritrozito baten bizitza odolean 120 egun ingurukoa da. Bere bizitzan zehar 600 km inguru egiten ditu zirkulazio-aparatuan.