Kontabilitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
32. lerroa:
 
== Ondarea eta balantzea ==
 
[[File:Aktiboberdinpasibo_eu.svg|thumb|right|250px|Enpresako [[ondare (ekonomia)|ondarea]] aktiboak, [[pasibo]]ak eta [[ondare garbi]]ak osatzen dute. [[Aktibo]]a finantzatzeko erabiltzen dira pasiboko finantza-iturriak eta ondare garbiko ekarpenak.]]
 
Une jakin batean [[enpresa]] edo bestelako erakunde ekonomiko batek dituen ondasun eta baliabideek, horretarako erabilitako finantza-iturriekin batera, [[ondare (ekonomia)|ondarea]] osatzen dute. Berezko ondarea enpresa bateko ondasunak ken zor dena da. Horrela, ondarea honako sail hauetan banatzen da: [[aktibo]]a, enpresaren ondasun eta eskubideek osaturikoa; [[pasibo]]a, aktiboa finantzatzeko zorrek osatzen dutena eta [[ondare garbi]]a, enpresaren berezko fondoak (bazkideen ekarpenak edo [[kapital sozial]]a funtsean). [[Balantze]]a enpresa bateko ondarea, aktibo eta pasiboko sailetan bereizirik, zehazten duen agiria da, une jakin batean enpresak duen egoeraren berri emanez<ref>Esan ohi da, balantzeak enpresaren argazkia dela une jakin batean.</ref>. Aktiboan enpresaren ondasunak eta eskubideak, enpresak daukana edo enpresaren inbertsioa biltzen da. Pasiboan eta ondare garbian enpresaren aktiboaren finantza-iturriak eta obligazioak biltzen dira: besteekiko obligazioak eta bazkideekiko obligazioak, hurrenez hurren.