Kontu (kontabilitatea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
[[Kontabilitate]]an, '''kontua''' ondare-elementu bati esleitzen zaion adierazpen estandar eta bateratua da, izen generiko eta kode baten bitartez. [[Espainia]]n indarrean dagoen [[Kontabilitate-Plan Orokorra]]ren arabera, kontuak 3 [[digito]]ko kode baten bitartez izendatzen dira, dagokien izenburu batekin batera. Adibidez, 213 kontua ''Makineria'' ataleko elementuak biltzen ditu. Kontuak azpitalde (2 digito) eta taldetan (1 digito) biltzen dira. Aldi berean, kontuak 4 digitoko azpikontuetan zehaz daitezke.
 
Kontuak kontabilitate-egitateen erregistro eta urteko kontuen bilketarako oinarri dira, [[kontu-sail bikoitz]]aren metodoaren bitartez. Kontabilitate-kontu batek '''T''' batez bereizten diren bi zati ditu: [[zor]] eta [[hartzeko]]. Kontuak jasotzen dituen aldaketek gehikuntza edo gutxikuntza adierazten duten, erregistroa alde batean edo bestean egin beharko da:
 
*[[aktibo]]ko kontuetan, gehikuntzak zor aldean erregistratzen dira eta hartzeko aldean gutxikuntzak;
*[[pasibo]] eta [[ondare garbi]]ko kontuetan, gehikuntzak hartzeko aldean erregistratzen dira eta zor aldean gutxikuntzak.
 
== Kontuari buruzko terminologia ==
 
*'''Kontu bat ireki''': '''T''' baten gainean, kontuaren izena jartzea da, bertan kontuaren mugimenduen erregistroa egiten hasteko.
*'''Kontu-irekiera''': kontuan egiten den lehenengo idazpena da.
*'''Kontu bat zordundu edo kargatu''': ''zor'' aldean eragiketa bati dagokion zenbatekoa idaztea da, data eta eragiketaren xehetasunekin batera.
*'''Kontu bat abonatu''': ''hartzeko'' aldean eragiketa baten zenbatekoa eta bestelako xehetasunak erregistratzea da.
*'''Zorra''': zor aldean agertzen diren zenbatekoen batura da.
*'''Hartzekoa''': ''hartzeko'' aldean agertzen diren zenbatekoen batura da.
*'''Saldoa''': zorraren eta hartzekoaren arteko aldea da. Kontu baten saldoa beti da positiboa , dagokion aldean.
*'''Saldo zorduna''': zorra hartzekoa baino handiagoa denean.
*'''Saldo hartzekoduna''': hartzekoa zorra baino handiagoa denean.
*'''Kontua likidatu''': kontuaren saldoa kalkulatzea.
*'''Kontua saldatu edo kitatu''': saldoa dagokion aldean erregistratzea da, zorra eta hartzekoa, zor eta hartzeko aldeen baturak alegia, berdinak izan daitezen.
 
{{ekonomia zirriborroa}}