Jean Sibelius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: lv:Jans Sibeliuss
t Robot: Cosmetic changes
7. lerroa:
Sinfoniak alde batera utzita, Sibeliusen konposiziorik ezagunenak dira Finlandia, Balts Tristea, biolin kontzertua, Karelia Suitea eta Tuonelako Zisnea (Lemminkäinen Suitearen lau mugimenduetako bat). Beste lan batzuen artean daude zenbait pieza Kalevalan oinarri hartuak, 100dik gora abesti ahots eta pianorako, musika 13 antzezlanetarako, Jungfrun i tornet opera (Dontzeila Dorrean), ganbera musika, piano musika, 21 argitalpen musika koralaz eta musika erritual masonikoa. Sibelius musikagile emankorra izan zen 1920ko hamarkadaren erdialdera arte. Hala ere, bukatu bezain laster bere Zazpigarren Sinfonia, Ekaitza (1926) eta Tapiola (1926), ez zuen maila handiko lanik egin bizi izan zen hogeita hamar urteetan. Saiatu zen, bai, musika sortzen, baita zortzigarren sinfonia bat ere, baina emaitzarik gabe. Bere bizitzaren azken aldian musika masonikoa idatzi zuen, eta berrargitaratu egin zituen hasierako zenbait lan. Halaber, arretaz jarraitu zuen musikaren garapena, nahiz eta beti ez zuen begi onez ikusi musika modernoa.
 
== Bizitza eta lana ==
'''Johan Julius Christian Sibelius''' Hämeenlinna herrian jaio zen, Finlandiako Dukerri Handian, suediera hitz egiten zuen familia batean. Aita Christian Gustaf Sibelius izan zuen, eta ama Maria Charlotta Sibelius. Nahiz eta familian “Janne” esaten zioten, ikasle zela hasi zen erabiltzen bere izenaren frantses aldaera, “Jean”, oinarri hartuta bere osaba baten bisita txartela. Gaur egun mundu osoan da ezagun Jean Sibelius izenarekin.
 
36. lerroa:
1972an, Sibeliusen ondorengoek Finlandiako estatuari saldu zioten Ainola. Bi urte geroago, 1974an, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak eta Sibelius Elkarteak museo gisa ireki zuten.
 
== Musika estiloa eta onespena ==
Bere lanaren muina da zazpi sinfonien bilduma. Beethovenek bezala, erabili zuen horietako bakoitza ideia musikal bat garatu eta bere-berea zuen estiloan aurrera egiteko. Gaur egun ere, sinfoniak oso ezagunak dira, eta sarri jotzen dira kontzertuetan, bai Finlandian bertan, eta baita handik kanpo ere.