Maite Idirin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
No edit summary
14. lerroa:
'''Maite Idirin Solatxi''' ([[Ugao]], [[Bizkaia]], [[1943]]ko [[uztailaren 12]]a - ), [[Euskal Herria|euskal]] abeslaria da. Gaur egun, euskal musika klasikoa kantatuz eta grabatuz eta [[Euskadi Irratia]]n musika klasikoari buruzko irratsaioa eginez.
 
'''Maite Idirin''', bere gitarraz lagunduta [[1968]]an hasi zen herriz herri kantari. [[Bittor Egurrola]], [[Beti Alai]] eta ''[[Zintzoak]]'' taldearen laguntzaz, ''[[Herrikoi]]'' taldea sortu zuen. Baina [[1969]]an, eta orduko egoera politikoaren ondorioz, ihes egin behar izan zuen [[Baiona]]ra lehenengo eta [[Paris]]a gero. Bertan, Auzo latineko Candelaria kafe-antzokian kantatuz atera zuen bizimodua. Soziologia ikasi zuen [[Vincennes]]en eta [[Jokin Apalategi]]rekin egin ezkondu zen. [[Bretainia]] eta [[Okzitania]]n jo zuen bolada batean, baita [[Flandria]] eta [[Jugoslavia]]n ere.
== Biografia ==
 
Maite Idirin, bere gitarraz lagunduta [[1968]]an hasi zen herriz herri kantari. [[Bittor Egurrola]], [[Beti Alai]] eta ''[[Zintzoak]]'' taldearen laguntzaz, ''[[Herrikoi]]'' taldea sortu zuen. Baina [[1969]]an, eta orduko egoera politikoaren ondorioz, ihes egin behar izan zuen [[Baiona]]ra lehenengo eta [[Paris]]a gero. Bertan, Auzo latineko Candelaria kafe-antzokian kantatuz atera zuen bizimodua. Soziologia ikasi zuen [[Vincennes]]en eta [[Jokin Apalategi]]rekin egin ezkondu zen. [[Bretainia]] eta [[Okzitania]]n jo zuen bolada batean, baita [[Flandria]] eta [[Jugoslavia]]n ere.
 
[[1973]]an [[Donibane Lohizune]]ra joan zen bizitzera eta [[Baiona]]ko kontserbatorioan ikasten hasi zen. Honez gain, Baionako Zabal liburu denda ere ireki zuen. Ordurako jada, single batzuk eta lehen lan luzea (''[[Aitaren etxea]]'') kaleratu zituen.
23 ⟶ 21 lerroa:
 
[[1996]]an, ''[[Ahizpatasuna]]'' diskoa kaleratu zuen. Honen ostean, musika klasikoari ekin zion. Gaur egun, musika klasioa abestu eta [[Euskadi Irratia|Euskadi Irratiko]] irratsaioetan parte hartzen du, musika klasikoaren inguruan hitz eginez.
 
== BIOGRAFIA ==
 
1967an Atahualpa Yupanqui Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.
 
Jendaurreko lehen emanaldia 1968ko maiatzean eskaini zuen Idirinek, Zeberion (Bizkaia), Arkulanda auzoan. «Zeberioko hartan folkloretik hartutako kantuak kantatu nituela uste dut. "Aita San Antonio", "Cuando salí de Cuba" -euskaraz Ondarroako [[Argoitia neba-arrebek]] euskaraz kantatzen zuten eta-, eta horrelakoren bat. Dena dela, ez dakit, zuzen, zer kantatu nuen. Kantatu eta Ares izeneko bat agertu zitzaidan disko bat grabatu behar genuela esanez» (1). Eta diskoa etorri zen, [[Cinsa]] diskoetxearekin.
 
[[Atahualpa Yupanki euskaraz]] 1968an argitaratu zen, Durangoko azokarako. Argentinarraren kantuak hartu eta [[Gabriel Aresti]]ri eta [[Paulo Iztueta]]ri euskaratzeko eskatu zien Idirinek. Iztuetak "Viento, viento" eta "Caminito del indio" itzuli zizkion, eta Arestik, "Piedra y camino" eta "Un día"; eta horrez gain, "Aitaren etxea defendituko dut" eman zion Arestik. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek ([[Soroak]]) lagundu zion gitarrarekin. 1968ko abenduan, Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin eta Estitxu. Sariaren publizitateari esker Hego Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Idirin.
 
Artean Francoren diktadura garaia zen, euskal kantagintzarentzat une zailak, zentsura zela-eta. Baina garai emankorrak ziren sorkuntzarako. Euskal kantagintza berritzen ari zen. [[Bittor Egurrola]]rekin, Beti Alai taldearekin eta Zintzoak bikotearekin Herrikoi taldea sortu zuen Idirinek. [[Ez Dok Amairu]]ren garaia zen, halaber. Eta norabide bertsuan eraman zuten euskal kantagintza, zentsuraren oztopoak gaindituz. «Gogoan dut 68an, kantaldi bat egin genuela Ondarroan. Jaialdia baino lehen hitzak zentsurara bidali behar ziren. Ondarroako hartan, kantuak bidali, eta bat edo bi utzi zidaten kantatzen. [[Benito Lertxundi]]k, eta Ondarroa bertako Argoitia neba-arrebek ere kantatu zuten. Guardia Zibila han zegoela, ez zegoela... ez genuen askorik kantatu. Ikastolaren aldeko jaialdia zenez, jendeak txaloka hartu zuen gure saioa. Ekitaldi militante izugarria izan zen hura. Han gertatutakoa ikusita, zera egiten hasi ginen, zentsurara folkloreko kantuak bidaltzen, eta jaialdian, berriz, bestelakoak kantatzen». (1)
 
Arrazoi politikoengatik, lehenik Baionara eta ondoren Parisera alde egin beharra izan zuen kantariak, 1969an. Hurrengo urtean Migel Arozena gipuzkoarraren Candelaria kafe antzokian hasi zen kantuan, euskaraz, Parisko auzo latinoan. Eta hiru urte egin zituen horrela, eta bi disko txiki atera zituen. 1970ean Parisko Pathe Marconiren estudioetan grabatu zuen [[lehena]], [[Felix Ibarrondo]]k eta Oleagak egindako bina kanturekin, [[Goiztirik]] argitaratuta, eta 1972an [[hurrengoa]], Arratiako Oihartzunak ahots taldearekin, [[Bernat Etxepare]]ren hainbat letraren gainean Joxe Mari Arrizabalaga organistak moldatutako doinuekin, [[Elkar]] diskoetxeak argitaratua. Garai hartan Frantziako FR3 telebistak hainbat kantaldi-elkarrizketa grabatu zizkion Idirini, Estrasburgon, Parisen, Marsellan eta beste zenbait hiritan.
 
1973an Euskal Herrira itzuli zen, [[Jokin Apalategi]] senarrarekin eta [[Ur semea]]rekin. Baionan Zabal liburu denda ireki zuten, eta emanaldi ugari eskaini zituen, ikastolen loraldia hasi baitzen. Halaber, Baionako kontserbatorioan musika ikasketak hasi zituen 1975ean, eta 1979an Urrezko Domina jaso zuen. Ondoren Bordelen jarraitu zuen ikasten, eta 1981ean Urrezko Domina eskuratu zuen. Ordurako lehen disko luzeak kaleratuak zituen: [[Hazia sortzen denez lurpean jarria]]... (Elkar, 1975) eta [[Ahizpatasuna]] diskoa (Elkar, 1979), azken hori Gotzon Aulestiaren laguntzarekin moldaketetan. Bi disko haiek Iparraldeko musikariekin grabatu zituen, tartean [[Errobi]] taldeko batzuk. Halaber, Ez Dok Amairu desegin ondoren sortutako [[Ortziken]] taldean parte hartu zuen.
 
Ahotsa lantzen hasi zen, eta musika klasikoa: «Konturatu nintzen inork ez zuela gure herri musika landua edo kultua ezagutzen. [[Aita Donostia]], [[Jesus Guridi]], Remacha... hainbat musikagile zegoen, lotan baleude bezala. Nik haien bidetik jotzea erabaki nuen, haien lanak berreskuratzea». Camerata Contemporanea taldean hasi zen ([[Euskal Kamerata]] izena hartu zuen geroago), Haendel, Bach eta batez ere euskal klasikoak lantzen. Euskal Kamerata (Elkar, 1988) izan zen bide horretan lehen emaitza.
 
Ordurako kantagintza «krisian» zegoen, «rockeroengatik»: «Rockeroak indarrean sartu ziren Euskal Herrian eta kantari askok utzi zioten kantatzeari. Ni ere horrela gelditu nintzen: ‘Zer egingo dut, utzi, ala klasikoaren bidetik segitu?'». Hurrengo urteetan, Alejandro Zabala pianistarekin lan egin du -[[Ametsetan]] (Elkar, 1992)-, eta soprano bakarlari aritu da [[Xaramela]] abesbatzarekin -[[Felipe Gorritiren omenez (1839-1896)]], Chants Sacrés du Pays Basque...- eta Groupe Vocal Presence ahots taldearekin atera ditu [[diskoak]]. Horrez gain, hamaika disko kolektibotan parte hartu izan du, hala nola Javier Bello Porturen omenez, edo beste gisakorik, Lemoizko zentral nuklearraren aurkakoan kasu.
 
Musika klasikoari buruzko kolaborazioak egin ditu Gara egunkarian eta Euskadi Irratian.
 
[[Kategoria:Euskal abeslariak]]
[[Kategoria:1943ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Ugaotarrak]]
 
== Erreferentziak ==
* {{badok.info|egilea=Ainara Gorostitzu|web=http://www.badok.info/artista.php?id_artista=125}}
 
[[Kategoria:Euskal abeslariak|L]]