Balio-galtze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
[[Enpresa]]n eta zehatzago [[kontabilitate]]an, aktibo finko baten '''balio-galtzea''' bere [[bizitza erabilgarri]]an zehar jasaten duen zaharkitze eta higadura direla eta, aktiboak duen balioaren gutxitzea da. Balio-galtzea kontabilitatean aldiro jaso beharreko da gertaera bat da, estaldura egoki baten bitartez, [[amortizazio]] izenekoa. Balio galtzea fisikoa izan daiteke (denbora igarotze soilagatik gertatzen dena), funtzionala (aktiboa erabiltzeagatik gertatzen den higadura) zein ekonomikoa (aktiboa erabiltze-egoera onean egon arren, zaharkitua geratzen denean).
 
==Balio-galtzearen kalkulua==
 
Balio-galtzearen kalkulua aldagai hauen gainean burutzen da:
 
* denbora edo bizitza erabilgarria,
** balio-galtzea fisikoa bada, urtetan emandako denbora, kontuan hartu gabe aktiboa martxan izandako denbora, izango da balio-galtzea aztertzeko oinarria;
** balio-galtzea funtzionala bada, funtzionamendu-orduak edo ekoiztutako unitateak izango dira balio-galtzea aztertzeko oinarria;
* erosketa-[[prezio]]a;
* [[hondar-balio]]a, aktiboa erretiratzean jaso daitekeen balioa da (txatarra moduan saltzeagatik, adibidez)
* amortizazio-oinarria, erosketa prezioa ken hondar-balioa, birjarpen-balioa (une bakoitzean funtzio berdina egingo duen aktibo baten prezioa, alegia) edo merkatu-balioa (aktibo berri baten prezioa) izan daitekeena; amortizazio-oinarria amortizazio kuotak kalkulatzeko erabiliko dira.
 
{{ekonomia zirriborroa}}