Alice in Chains: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: is:Alice in Chains
No edit summary
54. lerroa:
 
Layne Staley [[2002]]ko [[apirilaren 5]]ean Seattleko bere etxean zendu zen, 34 urte zituela, [[speedball]]eko ([[heroina]]- eta [[kokaina]]-nahasketa bat) gaindosi baten ondorioz. Haren gorpua apirilaren 20ra arte ez zuten aurkitu<ref>{{erreferentzia | url = http://www.mtv.com/news/articles/1453520/20020420/alice_in_chains.jhtml |artikulua = Layne Staley, Alice In Chains Singer, Dead At 34 |egilea = Joe D'Angelo eta Robert Mancini (MTV) |data = 2002ko apirilaren 20a |hizkuntza = en}}</ref>.
 
=== Berrelkarketa ===
[[2005]]eko otsailean Alice in Chains taldeko kideei eszenarioaren gainean ikusi zitzaien berriz, "Tsunami Benefit" delako ongintzazko kontzertuan, [[2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara]]ren biktimen alde. Horrela, taldearen berrelkarketari atea ireki zioten.
 
[[2006]]ko martxoan [[VH1]] telebista-katean agertu ziren, "Decades Rock Live!" programan. Bertan, ''Would?'' eta ''Rooster'' jo zituzten, hurrenez hurren, [[Pantera]]ko [[Phil Anselmo]] eta [[Heart]]eko William DuVall kantariekin. Azken horrekin hasiko zuten kontzertu-bira labur bat, [[Europa]] zein AEBetatik. [[Guns and Roses]] taldeko [[Duff McKagan]]ek baxua jo zuen zenbait abestitan.
 
[[2009]]ko irailean ''Black Gives Way to Blue'' estudioko albuma kaleratu zuten.
 
== Taldekideak ==