Laranja kolore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
'''Laranja''' [[argi ikusgai|espektro ikusgaiko]] [[hori]]a eta [[gorri]]aren artean dagoen [[kolore]]a da, [[laranja]] izen bereko fruituaren bera. 620-585 [[nanometro|nm]] inguruko [[uhin-luzera]] du.
 
Kolore osagarria [[urdin]] argia da. Margo eta tindagaiekin, %75 [[hori]] eta %25 [[magenta]] kolore kengarri primarioen nahasketan, laranja kolore sekundarioa lortzen da. Tindagai laranjak [[kadmio]]aren eta [[okre]]aren taldekoak dira eta gehien bat argi urdina xurgatzen dute. [[HSV kolore|HSV kolore-sisteman]] gorriaren eta horiaren rdibideanerdibidean dago.
 
Aspaldi, [[euskara]]z eta beste hainbat hizkuntzetan ez zegoen ''laranja'' kolorea adierazten zuen hitzik. Horregatik, batzuetan [[gorri]]aren ñabarduratzat jotzen zen. Argi ikusten da [[arrautza|arrautzek]] duten barneko gaiak duen izenean: ''gorringoa''. Geroago, [[laranja]]k (fruituak) agertu zirenean, hauen izena erabiltzen hasi zen kolorea izendatzeko. Hala ere, oraindik ere erabiltzen den ''hori-gorri'' hitz elkartua erabiltzen zen kolore hau adierazteko.