Monte Cristoko kondea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
33. lerroa:
Nahiz eta Villefort magistratua Edmonden errugabetasunaz berehala konbentzitu eta aske uzteko puntuan egon, mezuaren jasotzailea bere aita [[Noirtier]] dela deskubritzen du, bonapartista garrantzitsu bat. Halere, garaiko errejimen errealistarekin erlazioak hobetu nahian semeak bere aita salatzen du, bere leialtasunaren zalantzaren inguruko espekulazioen berpizteak bere ibilbidea politikoa eta berehala sendi aristokratiko bateko kide batekin burutuko duen ezkontza arrisku larrian jarriko lituzkelako. Sekretu hau lurperatzeko asmoz, Villefortek Edmond Dantés gaztea [[If gaztelua|If gaztelu]] ezin txarragora bere bizitzako azken egunerarte ustel dadin bidaltzen du.
 
== Abestarastasunerako ihesa IHESA
==
Bere gartzela egonaldian zehar, Dantès ernegatzen hasten da. Jainkoari bere askatasunaren alde otoitz egiten dio, baina urtez-urte sufritzen jarraitzen du, eta une berean jana jateari uko eginez bere buruaz beste egiten saiatzen da. Hiltzeko kinkan dagoenean, beste preso batek ihes egiteko asmoz horma zulatzen ari dela entzutean bizitzeko borondatea eta gogoa berreskuratzen ditu. Handik gutxira beste preso horrekin topatuko da, [[Faria abate]]a, bien artean oso adiskidetasun ona sortu eta Dantések aitatzat hartuko duelarik. [[Faria]] hainbat gaietan Dantésen maisu bilakatuko da, historiatik hasi eta matematika, hizkuntza eta filosofia irakatsiko dizkio. Fariarekin dituen solasaldien ostean, Dantèsek une hartan jasaten zuen sufrimendura kondenatu zuen historiako zatiak lotzen hasiko da. Berak eta Fariak ihes egiteko tuneleran lan egiten dute, baina Faria zahar eta ahulak ezin izango du honen amaiera ikusteko biziraun. Bere burua hilzorian ikusirik, Fariak Dantèsi [[Monte Cristo uhartea]]n ezkutatuta dagoen altxor handi baten berri ematen dio, honen balioa 1400 miloi dolarrekoa delarik, Dantés harrituta, hasieran abatearekin mesfidati da, kondenatu zuten gaiaren ondorioz presondegiko zelatariek "txoro" ezizena ezarri baitzioten. Dantèsek Faria abatearen gorpuaren lekua hartu eta ihes egiten du, halere hiltzeko kinkan egongo da, berak ustez ez bezala zelatariek gorpua lurperatu beharrean kanoi bala astun batetara lotu eta inguruko amildegitik batetik itsasora botatzen baidute.