Antso VI.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Robot: Automated text replacement (-\[\[([Uu]ztailaren) 31]]an +\1 31n )
26. lerroa:
[[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoi]] arteko hurreratzeak [[Nafarroako Erresuma]] setiatu zuen. Gainera [[Ingalaterra]]ko erregeak, [[Akitania]]ko dukea ere bazen, iparraldetik ere inguratzen zuen [[Nafarroa]]. Antso blokeatua izateak erresuma ezegonkortu zuen eta handiki batzuek erregea uztea erabaki zuten, inguruko erregeengan hurbiltzen.
 
[[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k laster berreskuratu zituen [[1162]]an galdutako lurrak. Gaztelarren kanpainak [[1173]]an egin ziren. Lehendabizikoa [[udaberria]]n egin zen: erregea [[urtarrilaren 27]]an [[Almazan]]en bazegoen ere, [[uztailaren 31]]ann armada [[Nafarroa]]ko bidean zegoen [[Enciso]]tik<ref>Vicente Ángel Álvarez Palenzuela eta besteak ''"Historia general de España y América"'' (IV. liburukia), ([[1984]])</ref>. Bigarrena, bestea baino handiena zena, [[udazken]]ean burutu zen: [[irail]]ean hasi eta [[urriaren 23]]an [[Iruñea]]n zegoen. [[Abenduaren 10]]an armada berriro [[Burgos]]en zegoen.
 
[[1174]]ko [[udaberria]]n kanpaina berri bat antolatu zuten, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoi]]ko armada bateratua egina. [[Uztail]]ean, [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k [[Milagro]]ko gaztelua hartu zuen. [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k, berriz, [[Urrotz]]etik gertu zegoen Legingo gaztelua hartu zuen. Antso VI.a azken gaztelu honetan zegoen baina ihes egitea lortu zuen. [[Abuztuaren 15]]ean armada gaztelarra [[Burgos]]en zegoen.